X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Zaindari ikusezina, Dolores Redondo

Zaindari ikusezina liburuaren azalaDolores Redondo
Zaindari ikusezina 

Erein, 2013
479 orrialde.  18,50 €
ISBN 9788497467933

Zaindari ikusezina eleberrian Dolores Redondok Elizondon girotutako trama batean murgiltzen gaitu.Protagonista nagusia, bertako alaba eta detektibe lanetan ari den Amaia Salazar izango da. Amaiaren eskutik Nafarroa eta Baztan inguruko bizimodua, egunerokotasuna, paisaiak deskribatzen zaizkigu eta aldi berean euskal mitologiaren pertsonaia nagusiak ezagutzeko aukera ematen zaigu. Adituen iritziz suediar nobelaren estiloko literatura omen da, eta arrakasta handia lortzen ari da euskaraz gain aldi berean beste hamar hizkuntzatara argitaratua izan ondoren. Trilogia baten lehen liburua da eta laister izango dira kalean bigarrena eta hirugarrena. Josu Zabaleta Kortabarriak itzulia izan da Erein argitaletxeak kaleratu du.  Ikus Udal Liburutegiko Jarduera aretoan egin zen aurkezpeneko bideoa.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude