X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Osaba Petros eta Goldbachen aierua, Apostolos Doxiadis

Osaba Petros eta Goldbachen aierua, Apostolos Doxiadis

Denonartean, 2022

192 or.

ISBN 9788417940782

 

Hainbatetan aitak edo amak familiako norbaitekin ez egoteko edo haren inguruan ez galdetzeko eskatzen digute. Zer gertatzen da holakotan? Jakin-mina pizten zaigu eta eskatutakoaren kontrakoa egiten dugu. Izan ere sekulako akuilua da.

Gehiago irakurri

Liburuzainak zaldi gainean, Concha Pasamar

Liburuzainak zaldi gainean, Concha Pasamar

A fin de cuentos, 2022

40 or.

ISBN: 978-84-125805-2-5

Aste honetan Haur Liburutegi Nagusitik egiten dugun gomendioa Liburuzainak zaldi gainean albuma da, ezagutza liburua da eta bertan Estatu Batuetan zaldi gainean ibiltzen ziren emakume liburuzainen historia kontatzen digu Concha Pasamar idazle eta ilustratzaileak.

Gehiago irakurri

Likeo, luego existo

Likeo, luego existo, Isabel Meira

Irudiak: Bernardo P Carvalho

Takatuka, 2021

155 or.

ISBN: 978-84-18821-16-5

Isabel Meira kazetariak eta Bernardo P. Carvalho ilustratzaileak, besteak beste Portugaleko Ilustrazio Sari Nazionala edota Gustav Heinemann Peace Prize jaso ditu, gaur egungo globalizazioarekin zerikusia duten hainbat gogoeta eta zalantza planteatzen dizkiete 12 urtetik gorako gazteei Likeo, luego existo liburuan. Isabel Meiraren hitzetan, liburuaren helburu nagusia gazteek galderak egitea da eta horien erantzunak Google-tik haratago bilatzea. Horrekin batera, gaur egun dauden gai ezberdinak jorratzen dira bertan: mugikorrarekiko dagoen mendekotasuna, gizartearen polarizazioa, sare sozialak edota desinformazioa eta fake news-ek errealitatean duten eragina.

Punto de inflexión, Neal Shusterman

Punto de inflexión, Neal Shusterman

Nocturna, 2022

397 or.

ISBN: 978-84-18440-30-4

Udako giroa eta denbora aprobetxatzeko zientzia-fikziozko liburu bat gomendatzen dizuegu: Punto de inflexión. 12 urtetik gorakoentzako irakurketa honek Ash du protagonista: dimentsio ezberdinetan galtzen da eta honek, gauzekiko daukan ikuspuntua birplanteatzera darama. Liburu honen autoreari dagokionez, Neal Shusterman dugu, haur eta gazte literatura munduan oso ezaguna, idatzi dituen liburuak arras salduak izan dira eta gainera, sari garrantzitsuak jaso ditu ere bai. Azkenik, aipagarria da Punto de inflexión liburua telebistara egokitu dutela eta dagoeneko, ikusgai dagoela.