X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Neska jaiotzea

Alice Dussutour

Ttarttalo, 2023
174 or.
ISBN 978-84-19696-18-2

Alice Dussutouren Neska jaiotzea gaztetxoei zuzenduta dagoen ezagutza liburua da. Bertan, munduko kultura eta herrialde ezberdinetako bost neska hartzen ditu hizpide autoreak, horien gertakizunetatik abiatuz emakumeen inguruko hainbat datu helarazten ditu eta neska izatearen inguruan dauden tabu zein ezaugarri azaleratzen ditu.

Gehiago irakurri

Dentista deabruaren istorio sinesgaitza

David Walliams

Itzulpena: Andoni Sagarna
Ilustrazioak: Tony Ross
Elkar, 2023
439 or.
ISBN 978-84-13601-68-7
12 urtetik aurrera

Ez dakit, fantasiazko umoredun eleberri honek, haginlariarenera joateko beldurra uxatuko digun, baina, ziur tarte atsegina pasaraziko digula irakurtzen dugun bitartean. Herrira iritsi berri da Haginaga andereñoa izeneko dentista, eta horrekin batera, gertakari bitxiak eta desatseginak gertatzen hasi zaizkie herriko haurrei.

Gehiago irakurri

Lima: urrezko guraizeak

Miren Gorrotxategi Azkune

Elkar, 2023
164 or.
ISBN 978-84-13603-01-8
12 urtetik aurrera

Miren Gorrotxategik Lima protagonista duen bildumako bigarren liburua du. Oraingoan, Limak besteen pentsamenduetan sartzen ikasiko du, eta horretarako urrezko guraizeez baliatuko da. Horrekin batera, herrian egingo den aisialdi-gune batek arriskuan jarriko du haien ingurunea.

Gehiago irakurri

Sex-sua

Karlos Aretxabaleta, Txapel

Elkar, 2023
73 or.
ISBN 9788413602509
16 urtetik aurrera

Euskaraz gutxitan argitaratzen da literatura erotikoa, eskertzen da, beraz, Karlos Aretxabaletak eskaintzen dizkigun bederatzi ipuin labur hauek. Sex-sua gazteei zuzendutako liburua da, eta, protagonista gehienak gazteak dira. Gazte hauek harremantzeko moduagatik (generoa, sexua…) era askotarikoak dira.

 

Gehiago irakurri

Bi gehi bi : (eta nire nerabezaroko beste enigma handi batzuk)

José Antonio Francés González

Ibaizabal, 2023
176 or.
ISBN 9788413704616
14 urtetik aurrera

Bi gehi bi, beti al dira lau? Badirudi ezetz. Matematikako irakasleak erronka bota die bere institutuko ikasleei eta galdera horri erantzuten saiatuko da Diego, nobela errealista honen protagonista. Erantzun zuzena eman eta lehiaketa irabazi nahi horretan, Diego epailearen aurrean bukatzen du. Honek ezarritako zigorraren harira, Diegok eguneroko moduko bat idatziko du eta bertan azken hilabeteetan gertatutakoak azalduko dizkio.

Gehiago irakurri

Zerria

Ilustrazioak: Antton Olariaga
Erein, 2022
88 or.
ISBN 978-84-9109-788-4

Albisteak haginka egin zidan”. Horrela hasten da Patxi Zubizarretak idatzitako Zerria eleberria, eta istorioak ere halaxe egiten digu irakurtzen hasi orduko. Mendiz inguratutako liburu honek, hozkatu eta amaitu arte, ez zaitu askatzen.

Entzun gomendio hau:

Gehiago irakurri

Abereen etxaldea

George Orwell

Ilustrazioak: Quentin Gréban
George Orwell
Ibaizabal, 2022
158 or.
ISBN 978-84-1370-304-6

Biziki gomendatu nahi dut animaliak protagonista dituen nobela ezagun hau. Abereen etxaldea liburuan animaliek baserritarra kanporatu dute eta orain jaun da jabe dira etxaldean, gauzak honela lan eta bizikidetza antolamendu berri bat sortzen dute nagusi berriek.

Gehiago irakurri

Esther Ferrer eta denbora: (ia) guztia moztu eta itsats daiteke

Aintzane Usandizaga eta Aran Santamaría

Aintzane Usandizaga & Aran Santamaría
Pamiela, 2022
44 or.
ISBN 978-84-17742-76-8

Esther Ferrer eta denbora : (ia) guztia moztu eta itsats daiteke literatura tresna baliotsua izan daiteke erreferenteak sortzeko, nabarmentzeko, azaleratzeko… Gaurkoan, Bagara saila nabarmendu nahi nuke, Pamiela Argitaletxeak sortu duen bilduma berria, non, Euskal Herriko emakume artista esanguratsuei buruz aditzera emango zaigun.

Entzun gomendio hau:

Gehiago irakurri

Joao, Paloma González Rubio

Joao, Paloma González Rubio

Ibaizabal, 2022

192 or.

ISBN 9788413700557

Joao, Txanel ezizena duen eta itsasoan bizi den gaztea dugu.

Ez da protagonista bakarra baina, Meltemi bere itsasontziak ere indar handia du kontakizunean. Bertan bizi baitira Joao eta bere ama Belem. Munduan zehar nabigatzen dute eta aldirik behin kostaldera hurbiltzen dira atseden hartzera, beste hainbat gauzen artean.

2019ko Alandar sariaren lan irabazlea da liburu hau. Merezitako saria inondik inora.

Gehiago irakurri