X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Hasiera

Hasiera, Paula Carballeira

Irudiak: Sonja Danowski

Pamiela-Kalandraka, 2012

30 or.

ISBN: 978-84-7681-710-0

Gaurkoan Hasiera liburua dakarkigu, Paula Carballeira-k idatzia eta Sonja Danowski-k ilustratua. Liburuan idazlea gerra baten ondorio krudel eta suntsigarrien gainean poesia egiteko gauza da. Gainera, horrekin batera, ilustrazioek errealitatera inoiz ez bezala hurbiltzen gaituzte, errealitate gordina erakutsiz eta bonbardaketen ondoriozko hondamendiaren eszenatokietaraino eramanez. Hala ere, autoreek itxaropenezko mezua dakarkite Hasiera albumarekin.

Arrarik arra

Arrarik arra, Leo Lionni

Pamiela-Kalandraka, 2018

27 or.

ISBN: 978-84-9172-043-0

Aste honetan gomendatzen dugun liburua, Leo Lionni-ren Arrarik arra, bost urtetik gorako haurrei zuzendua dago. Leo Lionniren klasikoetako bat da albuma, bere lehen fabula liburua izanik. Liburuaren protagonista har bat da, zeinak bere argitasuna eta bizkortasuna erabiliko duen hegaztiek irentsi ez dezaten. Kontakizunaren hasieran txantxangorri batekin egingo du topo eta hegaztiaren isatsa neurtuko du irentsia ez izateko. Hortik aurrera, istorioan agertzen diren hainbat txoriren gorputzeko atal ezberdinak neurtzen joango da, irensteko arrisku berri baten aurrean aurkituko den arte.

Del pecho a la palabra

Del pecho a la palabra, Juan Kruz Igerabide

Pantalia Publicaciones, 2020

268 or.

ISBN: 978-84-942456-9-5

Liburu honen idazlea filologo, literato eta irakasle den aldetik, ahozko tradizioaren eta ipuinetako egitura sinbolikoen oinarriak aztertzen ditu. Saiakera honen aintzindaria da Bularretik mintzora: haurra, ahozkotasuna eta literatura (Erein, 1993), non ahozko tradizioaren alorretik aztertzen den haur literatura, batik bat amandre ipuinak. Bere azterlanean ahozko transmisioak duen bizipen psiko-afektiboa eta haurren adimenaren garapenean duen garrantzia aldarrikatzen ditu. Argudio interesgarriez gain, irakurleak pasadizoak, adibideak, poesia asko eta irakurketa oso atsegineko diskurtso baten ahots pertsonala aurkituko ditu. Euskaltzaindiko kideak sari garrantzitsuak irabazi ditu: Euskadi Haur eta Gazte Literatura Saria (1999) eta Espainiako Haur eta Gazte Literaturaren Sari Nazionala (2018).

La rosa de mi jardín

La rosa de mi jardín, Arnold Lobel

Irudiak: Anita Lobel

Corimbo, 2022

ISBN: 978-84-8470-639-7

La rosa de mi jardín albumaren autoreak Arnold Lobel (testua) eta Anita Lobel (ilustrazioak) dira. Arnold Lobel internazionalki haur literaturako maisuetako baten moduan kontsideratua da, eta Anita Lobel ilustratzailearekin batera hainbat sariren irabazlea da. Liburua, larrosa batekin hasten da, eta pixkanaka larrosa horri bestelako hainbat lore batzen zaizkio lorategi baten deskripzioa eginez. Mila kolore eta lore ezberdin ikusi daitezke bertan: peonia, ekilore, lirio, bitxilore eta abar luze bat. Baina lorategi lasai eta baketsu horrek zerbait ezkutzatzen du, zer izango ote da?

El rey patata

El rey patata, Christoph Niemann

Malpaso, 2022

24 or.

ISBN: 978-84-19154-02-6

Aste honetan 5 urtetik gorako haurrentzako gomendioa dakarkigu: El rey patata liburua, Christoph Niemann autorearena. Patataren bidezko estanpazioak erabiliz, Fritz erregeak nola patata herriaren eta nekazarien elikaduran sartu zuen kontatzen digu autoreak, izan ere, liburua Prusiako Federiko II.aren gertakizunean oinarritzen da. Erregeak, Hego Ameriketatik iritsitako elikagaia osasungarria eta nutritiboa zela entzutean, herriaren elikaduran sartzea zuen helburu, baina herriaren erantzuna ez zen Fritz erregeak uste zuen bezain ona izan.

Aldaketa, Ivan Mata

Aldaketa, Ivan Mata

Alberdania, 2020

38 or.

ISBN: 978-84-9868-632-6

Aste honetan, 5 urtetik gorako haurrentzako gomendioa dakarkigu: Aldaketa. Bi hartz zuri, aita-semeak, ehizatzera irteten dira eta itzultzen direnenean izotzezko pasabidea urtua dagoela konturatzen dira. Liburua, hartz zurien istoriorekin batera, aldaketa klimatikoak munduan eta gizartearengan dituen eraginen azalpenekin txandakatzen da. Batez ere, fabrikek, baso-ustiapenek, garraioek edota abeltzaintzak dituzten eragin ezkorrak azaleratzen ditu Ivan Mata autorearen album ilustratu honek.

Un león en el supermercado, Mikel Valverde

Un león en el supermercado, Mikel Valverde

SM, 2022

53 or.

ISBN: 978-84-1392-384-0

Imanol supermerkatuan sartu den lehen unetik, garbi ikusi du bertan lehoi bat dagoela. Baina, bere amak ez dio kasurik egiten, eta gainera, inguruko jendea animaliarekin larritzen ez dela ikustean, harritu egiten da. Leohiak helburu garbia du: supermerkatuan dauden haurrak jatea. Imanol hori ekiditen saiatzen den bitartean, Mikel Valverde autoreak umorez beteriko poesia batean murgiltzen gaitu.

Nuevo Mundo: Isabel Zendal en la Expedición de la Vacuna, El primo Ramón

Nuevo Mundo: Isabel Zendal en la Expedición de la Vacuna, El primo Ramón

Irudiak: El primo Ramón

Bululú, 2020

43 or.

ISBN: 978-84-122577-0-0

Gaurkoan dakarkigun Nuevo Mundo liburu ilustratuak, Isabel Zendalen bizitza kontatzen digu, bere seme Benitoren ikuspuntutik. Munduko Osasun Erakundeak misio internazional bat egin zuen lehen emakume erizaintzat hartzen du, eta berak egindako lana guztiz garrantzizkoa izan zen baztangaren kontrako erremedioan. Liburuan, Isabel Zendalen bizitzako pasarte ezberdinak topatzeaz gain, Txertoaren Errege Espedizio Filantropikoan parte hartzera nola heldu zen deskubrituko dugu, bai eta espedizioan parte hartu zuten umeen istorio ezberdinak irakurri ere.

Fíjate en el gato, David LaRochelle

Azalaren irudia

Fíjate en el gato, David LaRochelle

Irudiak: Mike Wohnoutka

Anaya, 2022

34 or.

ISBN: 978-84-698-9139-1

Fijate en el gato, 5 urtetik gorako umeentzako gomendatzen dugun liburua da. Liburuaren testuen egilea David LaRochelle da eta irudien egilea Mike Wohnoutka. Hiru istorio ezberdin kontatzen dizkigu liburuak, umorearen bitartez azalduak. Liburuak, behin eta berriz esaten digu bertan agertzen den katuan fijatzeko, baina bertan Max txakurra besterik ez da ageri. Azken honen etsipenaren aurrean, nola ohartarazi diezaioke liburuari bera katua izan beharrean txakurra dela?

El cerebro del niño explicado a sus padres, Álvaro Bilbao

El cerebro del niño explicado a sus padres, Álvaro Bilbao

Plataforma, 2015

296 or.

ISBN: 978-84-16429561

Gaurkoan gurasoentzat zuzendutako liburu bat gomendatzen dizuegu: El cerebro del niño explicado a sus padres. Bere autorea, Álvaro Bilbao da, psikologian doktorea eta neuropsikologoa. 2015. urtean argitaratutako liburu hau oso ospetsua izan da eta berrargiltapen ugari izan ditu. El cerebro del niño explicado a sus padres manual praktiko bat da, haurraren garunaren pentsatzeko modua azaltzen duena.