X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

El cerebro del niño explicado a sus padres, Álvaro Bilbao

El cerebro del niño explicado a sus padres, Álvaro Bilbao

Plataforma, 2015

296 or.

ISBN: 978-84-16429561

Gaurkoan gurasoentzat zuzendutako liburu bat gomendatzen dizuegu: El cerebro del niño explicado a sus padres. Bere autorea, Álvaro Bilbao da, psikologian doktorea eta neuropsikologoa. 2015. urtean argitaratutako liburu hau oso ospetsua izan da eta berrargiltapen ugari izan ditu. El cerebro del niño explicado a sus padres manual praktiko bat da, haurraren garunaren pentsatzeko modua azaltzen duena.

Hamaika kutixi filosofiko

Hamaika kutixi filosofiko

1545, 2021

ISBN: 978-84-947895-2-6

 

Pentsamendu kritikorako euskarazko pizgarria gomendatzen dizuegu oraingoan: Hamaika kutixi filosofiko. 11 testuz, 11 ilustrazioz eta horietako bakoitza lantzeko 11 galdera posible biltzen dituen 11 txartelez osatutako materiala duzue. Bere egileak Maddi, Izaro, June eta Xabi dira, Oi(h)artzun Filosofikoa josten duen laukotea. Ia bost urte daramatzazkite, hainbat sortzailerekin batera, herrian Haur Filosofia saioak antolatzen. Herritarrei eskainitako Ilunabar Filosofiko irekiak ere antolatu dituzte, hainbat formakuntzekin batera. Idazleen aburuz, material honek adin guztietarako balio du eta hartzailea izango da nahi besteko sakontasun maila emango diona.

Oharra, Pilar Burgos Serrano


Oharra, Pilar Burgos Serrano

Irudiak: Daniel Montero Galán

Pamiela, 2022

40 or.

ISBN: 978-84-9172-267-0

5 urtetik gorako haurrentzat irakurketa gomendioa dakartzagu oraingoan: Oharra albuma. Liburu eder honen egileak Daniel Montero Galan (irudiak) eta Pilar Burgos Serrano (hitzak) dira. Oharra oso ikusgarria da, besteak beste, bere akordeoi formatu zabalgarriagatik. Gainera, istorioa ere originala da: mezu ezezaguna duen ohar bat eskuz esku pasatzen doa eta, haren bidaiari segika, istorio alai eta zirraragarri hau gertatzen den auzoa ezagutzen joango gara. Azkenik, aipatu nahi dugu kontakizun hau arras entretenitua dela eta emozioak adieraztera animatzen gaituela.

Txano eta Oscar, Julio Santos eta Patricia Pérez

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Txano eta Oscar anaien abenturak bildumako Aurora misioa eta Arrano bikoitza liburuak gomendatzen dizkigute INTXAURRONDO HEGOA LH-5 eta LH-6 mailako ikasleek.

Julio Santosek idatzi eta Patricia Pérezek ilustratutako istorio hauek oso arrakastatsuak dira gaztetxoen artean. Gainera, euskaraz zein gaztelaniaz irakurri daitezke eta jarraitzaileentzat berri on bat dugu: laister bildumako azken izenburua, Kristalezko kaiola, liburutegian izango duzue.