Bernard Lebrun, Michel Lefebvre
Robert Capa: las huellas de una leyenda
Lunwerg, 2011
263 orrialde. 34,50€
ISBN 9788497857772
Post hau gaztelaniaz jaso da.
01
Urr / 2012
24
Ira / 2012
Casinos donostiarras
Carlos Blasco Olaetxea, Lola Horcajo Calixto, Juan José Fdez. Beobide
Revista San Sebastián nº 2 , 2012
443 orrialde . 25 €
Carlos Blasco, Lola Horcajo eta Juanjo Fernandez Bebidek osatzen duten lantaldeak San Sebastián aldizkariaren bigarren zenbakia Casinos donostiarras izenekoa argitaratu berri du. Hain zuzen, aurten dira 125 urte Donostiako Kasino Handia sortu zela, XIX. mendeko europear kasinoen estilokoa, egun Udaletxea dagoen eraikinean. Liburu mardula da, laurehun orritik gora ditu koloredun irudiekin, eta erakinari buruzko zehaztapen ugari azaltzen ditu; horretaz gain garai hartako kasino eta aisialdirako guneen deskribapena egiten du, besteak beste, Martuteneko Kursaal, Igeldo Mendiko Kasinoa eta Itsas Kursaal Handia.
17
Ira / 2012
Luz Gabás
Palmeras en la nieve
Temas de hoy, 2012
732 orrialde. 22,50 €
ISBN 9788499980232
Post hau gaztelaniaz jaso da.
13
Ira / 2012
Ramon Saizarbitoria
Martutene
Erein, 2012
782 orrialde. 27 € E-bok 15,69 €
ISBN 9788497467421
Gaur urtebete Donostia Kulturako liburuzainak Liburu Dantza blogari hasiera eman genion. Epe horretan 50 gomendio argitaratu ditugu, gehienak eleberrien gomendioak izan dira eta jarraian komikiak, Donostiari buruzko liburuak, biografiak eta kronika liburuak ere azaldu dira. Zenbait kasutan literatur solasaldietan irakurri(ko) diren liburuak gomendatu ditugu, horietakoa da gaur gomendatzen dugun Ramon Saizarbitoriaren Martutene. Datorren urriaren 1ean iluntzeko 19:30ean, Donostiako Liburutegi Nagusian Iñigo Aranbarrik zuzentzen duen literatur solasaldian aztertuko da. Sarrera librearekin baldintza bakarra aurretik liburua irakurtzea da. Hurrengo solasaldirako urriaren 29rako, Pello Lizarralderen Orbanak aukeratu da. Gehiago irakurri
10
Ira / 2012
Anne Tyler
Reunión en el restaurante Nostalgia
Lumen, 2012
392 orrialde. 18,90 €
ISBN 9788426419521
Reunión en el restaurante Nostalgia eleberriaren gomendioa gaztelaniaz jaso da.
03
Ira / 2012
Franck Thilliez
Gataca
Destino, 2012
654 orrialde. 14,99€
ISBN 9788423345816
Gataca eleberriaren gomendioa gaztelaniaz jaso da.
27
Abu / 2012
Erik Larson
En el jardín de las bestias: una historia de amor y terror en el Berlín nazi
Ariel, 2011
489 orrialde. 21,90 €
ISBN 9788434470439
Rubén Vidal Aranguren, Ernest Lluch Kultur Etxe liburutegiko liburuzainak idatzi du jarraian argitaratzen den gomendioa.
Martxa honetan xelebre fama hartu behar diat, baina tira. Gaurko honetan ere Berlin naziari buruzko liburu bat gomendatu behar dizuet, jaun-andreok. Argi, azpimarratua nahita egina da, eskuartean dugun argitalpena ingelesek dioten non-fiction horietako bat baitugu. Zehaztu beharreko ñabardura da, zeren azpititulua hitzez hitz hartzen badugu korrikan etorriko zaizkigu Stephen King edo Sherrilyn Kenyonen zale amorratuak, narru beltzez jantzitako pailazo hiltzaile edota neskatil inuzenteak maitemintzen dituzten SS ofizial katxarroak bilatzeko asmoz (horra ideia pare bat idazle berrientzako). Tamalez, horrelakorik ez dago. Egia esan, neskatil “inuzenteak” maitemintzen dituzten Gestapo buruzagiak egon badaude. Baina liburuaren muinak Historia (hatxe larriz) gordina kontatzea du helburu.
20
Abu / 2012
Neil Gaiman gidoia, hainbat marrazkilari The Sandman
Planeta DeAgostini, 2010
8 lib, 35 €/bakoitza
Pello F. Ezkurdiak idatzi du jarraian argitaratzen den komikiaren gomendioa.
13
Abu / 2012
Sarah Glidden
Una judía americana perdida en Israel
Norma, 2011
209 orrialde . 19,50 €
ISBN 9788467904789
Post hau gaztelaniaz jaso da.
06
Abu / 2012
Antonio Tabucchi
Viajes y otros viajes
Anagrama, 2012
267orrialde . 17,90 €
ISBN 9788433978325
Antonio Tabucchiren liburu hau sorpresa oso atsegina izan da niretzat. Orain arte kontakizun laburrak eta eleberriak irakurri izan dizkiot eta azken horien artean Pereirak dioenez da niretzat ezagunenetako bat. Viajes y otros viajes argitalpen hau berriz ez da eleberri bat, kronika antzeko liburua baizik, irakurriz bidaiatzeko aukera ematen diguna. Oraingo honetan Tabucchik bidaiari nekaezinaren aurpegia agertzen digu eta horretaz gain bisitatu dituen lekuetako literaturan murgiltzen gaitu, literatura eta bidaiak uztartuaz.
Tabucchik bidaiak egiterakoan oso leku bereiziak aukeratzen zituen, horien artean Frantziako Languedoc herrialdean dagoen Sète aipatuko nuke, Montpellierretik hurbil. Sètekoak dira Georges Brassens eta Paul Valéry. Tabucchik Sèteko itsas hilerria bisitatzea gomendatzen du, bertan dago hilobiratua Paul Valèry poeta handia. Azpimarragarria Portugali buruzko atal osoa, hain zuzen, Tabucchik mirestu zuen lurraldea izan zena. Amaitu aurretik Donostiaren aipamena azaldu nahi dut, En tierras vascas para ver el viento da kapituluaren izenburua. Haizea ikustera etorri ote zen? Pasarteak Eduardo Chillidaren miresle handia izan zela eta Haizearen Orrazia bisitatu zuela frogatzen digu: