Asa Larsson
Cuando pase tu ira
Seix Barral, 2012
363 orrialde . 18,50 €
ISBN 9788432214097
Asa Larsson idazle eskandinabiarraren nobela beltz berri honen iruzkina gaztelaniaz jaso da.
14
Mai / 2012
Asa Larsson
Cuando pase tu ira
Seix Barral, 2012
363 orrialde . 18,50 €
ISBN 9788432214097
Asa Larsson idazle eskandinabiarraren nobela beltz berri honen iruzkina gaztelaniaz jaso da.
03
Mai / 2012
Patrick Cothias gidoia, André Juillard marrazkiak
Las 7 vidas del Gavilán
Norma, 2009
368 orrialde, 45 €
ISBN 9788496325616
Pello F. Ezkurdiak idatzi du jarraian argitaratzen den gomendioa.
Las 7 vidas del Gavilán komiki historikoaren maisulana dugu, franko-belgikar eskolak hain ondo menperatzen duen generoa.
Frantzian XVII. mendearen hasieran girotua, De Troil familiaren historia eta Enrique IV. erregearen gortearen bizitza kontatzen digu aldi berean, Erdi Aroko morrontza abolitu zen garaian. Gehiago irakurri
24
Api / 2012
Karmele Jaio
Amaren eskuak
Elkar, 2006
206 orrialde . 17,80 €
ISBN 8497833422
Liburu honen protagonista ama da, Ospitalean lo dagoen ama, noizean behin begiak ireki eta hitzen batzuk esaten dituen ama. Inguruan izango ditu beti bere alaba, Nerea, eta bere ahizpa, Dolores, noiz esnatuko den zain.
Amaren gaixotasuna dela eta, Nerearen bizimodua hankaz gora jarriko da batpatean egoera berriari aurre nola egin asmatu egin beharko duelarik, eta horrek eragina izango du beregan eta bere ingurukoengan.
Nerearen ikuspuntutik dago kontatua istorioa, baina ama da,esan bezala, istorioaren oinarri eta eragile. Egun 35 urte inguru dituen Nerearen bizitza zer-nolakoa den ezagutuko dugu, baina baita bere haurtzaroko zenbait kontu ere, bere amarekin txikitan bizi izandakoak gogoratzen dituenean.
12
Api / 2012
Alan Moore, Sthepen Bisette eta John Totleben irudiak
La Cosa del pantano
Planeta DeAgostini, 2012
2 lib. 35 € bakoitza
Pello F. Ezkurdiak idatzi du jarraian argitaratzen den gomendioa.
La Cosa del Pantano fue un cómic creado a principios de los años 70 destinado a los estantes de terror adolescente, hasta que en 1983 un joven escritor inglés llamado Alan Moore lo resucitó (metafórica y literalmente), dotando a la criatura protagonista de una complejidad psicológica inusual en la industria del cómic estadounidense.
Así, la reinterpretación de Moore trasciende por mucho el original, ampliando la estrechez temática de un cómic de monstruos y sustos, y añadiendo dramatismo y humanidad a las historias, junto con grandes dosis de lirismo. Las hace mucho más emocionantes, algo parecido a lo que hará años después con su definitivo Watchmen, poniendo patas arriba el género de superhéroes. De hecho, los editores – DC comics – añadieron la coletilla de “sophisticated suspense”, para ahuyentar al público juvenil en favor de uno más adulto.
30
Mar / 2012
Fermín Muñoz Echabeguren
San Sebastián: palacios, parques y jardines
Erein, 2012
196 orrialde. 12€
ISBN 9788497467414
Fermin Muñoz Echabeguren-en liburu zoragarri honek Donostiako zortzi berdegunen istorioa kontatzen digu, horietako bost, Pierre Ducasse lorazainak diseinatuak izan ziren. Ducasse, 1875ean azaldu zen Donostian, aurretik Zarautzen lorazaintzan ibilia zen, Narros markesaren jauregian. Beste hiru parkeak gure egunetakoak dira.
Ducasse frantsesa izan arren, lorategiak diseinatzerakoan ingeles estiloan oinarritu zen. Berari zor zaizkio, besteak beste, Kontxa pasealekuko tamarindoak.
Ibilbidea Aiete-ko Jauregian hasten da eta bertako istorioa kontatzen digu hastapenetik Kultur Etxearen irekiera arte 2010ean.
Beste leku enblematiko bat Miramar Jauregia izango da, jauregiarekin batera Kontxako tunela eraiki zen eta baita Loretopeko kai txiki ere errege-erreginaren familiarentzat.
Cristina-Enea-ko lorategi edo baso txikia ere Ducassek diseinatuak izan ziren. Jauregia, Fermin Lasala Collado, Mandas-eko dukeak eraiki zuen eta zuzeneko oinordekorik gabe hil zenez, Donostiako hiriari eman zion etxaldea. Hainbat urtetan ardura gabe egon eta gero berritze lanak oso eztabaidatuak izan ziren. 2009.an Europako Kontseiluak bigarren paisaia onenaren saria eman zion. Gehiago irakurri
22
Mar / 2012
Jean Dufaux, Philippe Delaby
Murena
Planeta Agostini, 2003-2012
8 liburuki, 12 € / bakoitza
Pello F. Ezkurdiak idatzi du jarraian argitaratzen den gomendioa.
Erromatarren garaian giroturik, zortzi saileko komikia da Murena.
Neron emperadorea boterean egon zen lehen urteetako gorabeherak kontatzen dizkigu, 64. urtean Erromaren sute handia gertatu arte.
Jean Dufaux gidoigileak benetazko eta fikziozko pertsonaiak nahasten ditu, eta garai hartako argazki partikularra egiten digu. Roma telesaia ospetsuaren hildotik baina hainbat berezitasun nabarmentzen zaizkio. Post hau gaztelaniaz jaso da.
15
Mar / 2012
Manuel Solórzano Sánchez
Hospital Civil de San Antonio Abad
Hospital Universitario de Donostia-San Sebastián, 2011
80 orrialde.
Manuel Solórzano Sánchez, osasun laguntzaile teknikariak, idatzi duen liburuak Donostiako San Antonio Abad eritetxe zibilaren historia jasotzen du. 1787. urtean sortu zen Carlos III-ak emandako ordenantzari esker, eta Donostian izandako beste ospitalen aipamenak ere egiten ditu, San Bartolome mendixan kokatuta zegoen San Lazaro ospitalea izanik zaharrena, 1485. urteko dokumentuetan aipatutakoa.
San Antonio Abad eritetxeak hainbat kokapen izan zituen eta 1878an erabaki zen Manteo baserriko lurretan Ospitale Orokor berria eraikitzea. 1882. urtean Jose Goikoa arkitektoak ezagutarazi zuen bere proiektua eta 1887ko urtarrilaren 20an inauguratu zuten.
“Allí se daba atención preferente a los enfermos pobres de la Capital, a los acogidos de la Misericordia y a los enfermos provinciales. Tenía habitaciones para distinguidos, comunes y para el personal de la casa: sala de maternidad; quirófano; y los servicios pertinentes. Se atendía a los enfermos crónicos y quirúrgicos; a las embarazadas y parturientas de la ciudad y de la provincia…” Gehiago irakurri
08
Mar / 2012
Michela Murgia
La acabadora
Salamandra, 2011
188 orrialde. 15€
ISBN 9788498383775
Larraitz Idarretak, Ernest Lluch Kultur Etxeko liburutegiko liburuzainak idatzi du jarraian argitaratzen den gomendioa.
La acabadora izenburua duen eleberri honetan Bonaria Urrai eta bere “bihotzeko” alaba Mariaren istorioa kontatzen digu Michela Murgia idazle gazteak. Italiako Sardinia irlan kokatua dago zehazki, 1950 hamarkada inguruan. Heriotza eta eutanasia erabat presente dagoen eleberria izan arren oso atsegina eta irakurterraza da, modu poetikoan kontatua baitago. Famili arteko erlazioez eta adopzioaz ere hausnartzen du. Sardiniako gizartea eta bizimodua nolakoa zen ere ederki islatzen du bide batez. Gehiago irakurri
28
Ots / 2012
21
Ots / 2012
Tere Irastortza
Eta orain badakit
Pamiela, 2011
112 orrialde. 14 €
ISBN 9788476816837
Ekhiñe Egiguren Azkunek idatzi du jarrain argitaratzen den gomendioa.
Poesia irakurtzea gustuko dugunok aspaldian espero genuen Tere Irastortzaren azken poema liburua. Duela bederatzi urte irakurri genion aurrekoa eta jada, bere ibilbide poetiko sendoaren jarraipena den urrats honen zain geunden irrikaz.
Eta orain badakit honetan, poesia helduaren aztarnak eta poeta ibiliaren hausnarketak topatuko ditu irakurleak. Bizi izanak utzitako sentipen horietatik osatutako hitz koadroak, esperientzia pertsonaletik marraztutako mihiseak, hurbilekoa oinarri harturik gai unibertsaletara jotzen duten poemak. Isiltasuna, erritmoa, soinua, mina, heriotza, denbora, gorputza, zoriontasuna. Galderak eta galdera horiei topatutako erantzunak; “Eta nago ez garena sentitzea ere izateko era bat dela, /sentitzeak ere eratzen gaituela”. Gaiak ez dira errazak, hainbat esan nahi garratzak dira sakonean eta halere ez da poema liburu tragikoa esku artean duzuna, irakurle. Zoriontasunari eta zoriontasunean mintzo da; zoriontasunak dituen ertz zorrotzetatik idatzitako poemak dira: “Ziurrenera, orain, / onddagigulako, / izan, zorionagatik bakarrik garela zorigaitzerako prest” . Gehiago irakurri