Post honen idazlea: Amaia García
Las voladoras, Mónica Ojeda
Páginas de espuma, 2020
121 or.
Monica Ojeda Francok (Guayaquil, Ekuador, 1988) bere herrialdean Gizarte Komunikazioa ikasi zuen, Literaturan aipamena eginez, eta ondoren Literatura-Sorkuntzan masterra lortu zuen Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean. 2017an “Caninos” izeneko kontakizuna argitaratu zuen, egileak berak 2020 argitaratutako Las voladoras liburuaren sorburutzat jotzen duena. Idazleak “Andeetako gotiko “gisa definitu du bildumak biltzen dituen 8 kontakizunen estilo originala. Horietan, izuaz baliatzen da (askotan, mitologian sustraitutakoa) gizartean garrantzia handia duten, baina hainbatetan tabutzat hartzen diren, gaiak aztertzeko: hala nola, genero-indarkeria, abortua, sexualitatea edo erlijioa. “Cabezas voladoras” kontakizunak, adibidez, feminizidio baten aurrean jartzen gaitu, baina uma-en munduan ere sartzen gaitu, hau da, hegan egiteko haien buruak gorputzetik askatzen dituzten sorginak. Ojedak, egungo latinoamerikar literaturako ahots garrantzitsuenetako batek, hiru eleberri, bi poesia-liburu eta hiru ipuin-liburu argitaratu ditu dagoeneko.

Post honen idazlea: Amaia García
ondorengoak aurkitzeko unea da: azken urteetan argitaratutako eta 80ko hamarkadan jaio ziren Latinoamerikako emakume idazleek sinatutako bost kontakizun-liburuko sorta da hau.
Post honen idazlea:
Post honen idazlea:
For travel lovers I have thought of three books that invite us to pack our bags and enjoy unknown places. Same as last month, we will publish them throughout the week. Let’s see what you think of them!.
Post honen idazlea: Amaia García
Post honen idazlea: Amaia García
Post honen idazlea: Amaia García