X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Pelusa asesina, Pablo Albo

Pelusa asesina

Testua: Pablo Albo

Irudiak: Lucía Serrano

Thule, 2012

18 orrialde

ISBN 978-84-15357-17-9

Presentación de Maria Ikastetxeko LH3 gelatik Pablo Albok idatzitako Pelusa Asesina liburua gomendatu digute.

Zenbat denbora da ohe azpian begiratzen ez duzula? Zenbat handituko ote zen hauts guzti hori hor azpian denbora honetan? Txikitan, istorioaren protagonistak uste zuen munstro bat bizi zela bere ohe azpian. Gehiago irakurri

Azazkalo, Margarita del Mazo

Azazkalo

Testua: Margarita del Mazo

Irudiak: Charlotte Pardi

Txalaparta, 2015

32 orrialde

ISBN 978-84-15313-79-3

Orixe Ikastolako LH 2B mailan Azazkalo munstroaren istorioa irakurri dute, Margarita del Mazok idatzia.

Azazkalo deitzen diote aztiari, sekula azazkalak mozten ez dituelako. Aztia ilargi beteko gauetan haurrak harrapatzera jaisten da herrira. Gau horietako batean, Zuriñe neska azkar eta ausartarekin topatuko da aurrez aurre.

Gehiago irakurri

Hilos de colores, Elena Ferrándiz

Hilos de colores

Testua eta irudiak: Elena Ferrándiz

Legua, 2012

30 orrialde

ISBN 978-84-938841-3-0

Ekintza Ikastolako LH2B mailakoek Hilos de colores irakurri dute, Elena Ferrandizek idatzia eta marraztua.

Amonak bilobari Koloretako hariak izenburua duen oroitzapenen liburu bat oparituko dio. Azalean bilobaren jaiotze data dago eskuz josita. Barruan, umetatik soineko bat josten ikasten duen neskatoa ageri da. Gehiago irakurri

Gure hiztegi magikoa, Pello Añorga

Gure hiztegi magikoa

Testua: Pello Añorga

Irudiak: Jokin Mitxelena

Aizkorri, 2012

34 orrialde

ISBN 978-84-8263-399-2

Altza Herri Eskolako LH1B taldeak, Pello Añorgaren Gure hiztegi magikoa liburua gomendatu digute oraingoan. 

Gaueko bederatziak jo dute eta Igor ez da logure. Aitari ipuin bat kontatzeko eskatu dio baina honek ez du ipuinik kontatzeko gogorik. “Gaur Hiztegi Magikoa erakutsiko dizut”, esan dio Igorri.

Gehiago irakurri

Búscame, Ana Palmero Cáceres

Búscame

Testua eta irudiak: Ana Palmero Cáceres

Ekaré, 2017

26 orrialde

ISBN 978-980-257-383-7

Maria Reina Eskola LH1 taldeko ikasleek Búscame izeneko jolas-liburu ederra gomendatu digute. Ez da ohiko liburu-joko arrunt bat. Ana Palmero, Ye´kuana (Venezuelako hegoaldean kokatzen den etnia) izeneko otarre edo saskigintzako estetika propioaz baliatzen da istorioaren ildo nagusia izango den jokua aurkezteko.

Gehiago irakurri

Hiztegi jolastia, Joxan Ormazabal

Hiztegi jolastia

Testua: Joxan Ormazabal

Irudiak: Elena Odriozola

Elkar, 2002

44 orrialde

ISBN 84-8331-916-0

Altza Herri Eskolako LH1B taldeak Joxan Ormazabalen Hiztegi jolastia dakarkigute.

Bi ataletan banatuta; alde batetik alfabetoa eta bestetik euskarak berezko dituen fonema batzuk kontuan hartuta (dd, tt, ts, tx…) 34 poema dibertigarri biltzen ditu liburuak. Batzuk erabat originalak, beste batzuk tradiziotik edaten dutenak. Jolas eginez alfabetoan eta irakurtzen trebatzeko ezin hobeak.

Gehiago irakurri