X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Las alas del avecedario, Antonio Rubio

Las alas del avecedario

Testua: Antonio Rubio

Irudiak: Rebeca Luciani

Faktoría K de Libros, 2017

47 orrialde

ISBN 978-84-16721-07-8

 

Intxaurrondo Ikastolako LH4. mailatik, animaliei buruzko beste liburu batekin datoz. Liburu hau, ordea, ez dago galderez beteta, olerkiez baizik. Hegaztiei buruzko poesia liburua da Las alas del avecedario, Antonio Rubiorena.

Zerua milaka hegaztiz josita dago. Halaber, badaude beste batzuk ez dutenak inoiz hegan egiten ikasiko. Ostrukak, arabazozoak, hontzak, kukuak, lanperna-musuak, baita kiwiak ere topatuko dituzu orri hauen artean. Denek ezkutatzen dute bitxikeriren bat, ezaugarri bereziren bat eta poetek soilik idazten dakiten lirika.

Idazleek 27 hegaztitako erakusgai bat aukeratu dute; arruntak eta exotikoak. Rebeca Luciani-ren marrazki zoragarrien lehen planoek hegaztien lumaje ederra eta gainontzeko berezitasun fisikoak goraipatzen dituzte. Olerkiak berriz, dibertigarri zein burutsuak eta biziak dira, irudimenez beteak. Natura maite duten irakurle gazteentzat proposamen ezin hobea.

Hamaika galdera animaliei buruz, Simon Tudhope

Hamaika galdera animaliei buruz

Testua: Simon Tudhope

Irudiak: Sarah Horne

Ttarttalo, 2017

112 orrialde

ISBN 978-84-9843-745-4

Mitologiako zein izakik zituen sugeak ile gisa? Zein filmetan ageri dira bi pailazo-arrain protagonisten artean? Zein dira handiagoak, Indiako elefanteak ala Afrikakoak? Zenbat egun igaro ditzake albatrosak hegan lurra ukitu gabe?

Herri Ametsa Ikastolako DBH-1B taldekoek gozatu dute honelako galderei erantzuten, Hamaika galdera animaliei buruz liburuarekin.

Gehiago irakurri

El zoo petrificado, Joris Chamblain

El zoo petrificado

Testua: Joris Chamblain

Irudiak: Aurélie Neyret

Alfaguara, 2017

72 orrialde

ISBN 978-84-204-8629-1

El zoo petrificado komikia izugarri gustatu zaie Intxaurrondo Ikastolako LH4 eta LH5 taldeei. Eta ez da harritzekoa, liburua izugarrizko zoramena eragiten ari baita adin guztietako jendearen artean, bai Frantzian eta baita beste lekuetan ere. Nobela grafikoen artean prestigiotsuenetarikoa den Angoulema jaialdiko Haur-komiki onenaren saria ere eraman du.

Los diarios de Cereza bilduma osatzen duten hiru liburuetako lehena dugu hauxe. Bertan, Cereza izeneko 10 urte eta erdiko neska bat aurkezten zaigu. Cerezaren ametsa, egunen batean idazle bihurtzea da, eta berak dioen moduan: “istorioak kontatzeko nire trikimailua pertsonei begiratzea da, beraien bizitzak imajinatzea, beraien sekretuak…”. Bere bi lagun Lina eta Érika-rekin batera, misterioak argitzea gustatzen zaio.

Gehiago irakurri

Makal sendoak, Antton Kazabon

Makal sendoak

Testua: Antton Kazabon

Irudiak: Jokin Mitxelena

Denonartean, 2015

61 orrialde

ISBN 978-84-15756-81-1

Harri Berri-Oleta 2.zikloan, Antton Kazabon-en Makal sendoak irakurri dute eta gomendioa egin digute.

Baziren behin, erreka bazterreko zelaitxo batean bizi ziren hiru makal zuhaitz. Bi makal sendo eta makal gazte bat. Gustura bizi ziren elkarri konpainia eginez. Makal gaztea babestuta sentitzen zen makal sendoen gerizpean. Egun batean, ordea, izugarrizko haizetea altxatu eta bi makal sendoak aurretik eraman zituen. Makal gaztea bakar-bakarrik geratu zen negu erdian.

Gehiago irakurri

El origen de Marcopola, Jacobo Fernández

Testua: Jacobo Fernández

El origen de Marcopola

Bang, 2019

53 orrialde

ISBN 978-84-937031-0-3

Summa Aldapeta Ikastetxeko LH-2E ikasgelatik, El origen de Marcopola gomendatu digute.

Marcopola, izen hori hartu baino lehen, ozeano erdian isolatuta zegoen uharte txiki bat zen. Asko aspertzen zen, ezin baitzuen bere tokitik mugitu. Goiz batean, esnatzerakoan, bere itsasertzean objektu arraro bat ikusi zuen… Zer izango da? Zertarako balioko ote du? Hara, arraun bat! Libre zen alde egin eta mundua ezagutzeko!

Horrela hasten da abentura hau. Marcopolak bere konfort-zonatik atera eta arraun egingo du itsaso zabalean. Bidean, lagun onak topatuko ditu, eta ez hain onak…

 

Doministripu jauna, Leire Bilbao

Testua: Leire Bilbao

Irudiak: Antton Olariaga

Doministripu jauna

Elkar, 2014

26 orrialde

ISBN 978-84-9027-253-4

Intxaurrondo Ikastolako LH2. mailan, Leire Bilbao-ren Doministripu jauna irakurri dute eta asko gustatu zaie.

Doministripu jaunak doministiku egiten duen bakoitzean, istripu bat gertatzen da. Herriko kale estuetatik dabilela usin egiten badu, farolak okertzen dira edota balkoietatik eskegita dauden arropak lekuz aldatzen dira; hirugarren pisukoaren galtzontzilloak, bigarren pisura; laugarrengoaren praka bakeroak, bostgarrenera. Eta galtzerdiak! Festa izugarria izaten da, bakoitzak bere laguna aurkitu arte. Bizilagunak ere beldurtuta ditu, bere doministikuen indarrarekin ametsetan dauden bitartean hegan aterako ote diren kezkatuta!

Halako batean Doministripu jauna medikuarengana joango da. Gai izango al dira arazo aldrebes honi irtenbiderik topatzeko?


 

 

Olatu guztien gainetik, Miren Agur Meabe

Olatu guztien gainetik

Testua: Miren Agur Meabe

Irudiak: Enrique Morente

Ibaizabal, 2009

24 orrialde

ISBN 978-84-8394-362-5

Axular Lizeoko LH6-A. mailakoei eta Intxaurrondo Ikastolako LH2-B-koei, Miren Agur Meabe-ren Olatu guztien gainetik gustatu zaie.

Testu labur eta irudi iradokitzailez eraikitako narrazio honetan, Kleo izeneko itsaslamina bat da protagonista. Kleo aspertu egiten da beti itsaspean, eta surfean egiten ikasi nahi du. Gurasoek erokeria hutsa dela esango diote, baina marrazo jator batek laguntza eskainiko dio. Beldurra gainditu eta fidatuko al da Kleo bere lagun berriaz?