X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Pentsatzeko txokoa, Nerea Arrien

Nerea Arrienen Pentsatzeko txokoa liburuak hausnarketarako ateak irekitzen dizkigu.

“Ingeleseko andereñoari ez zaio pentsatzea gustatzen.

Izatez, berentzako zigor bat da.
Gaizkileentzat kartzelak eraikitzen dituzten bezala, gelan txoko bat eraiki du.

Hara bidaltzen gaitu gaizki portatzen garenean.
Pentsatzeko txokora.
Niri, berriz, pentsatzea gustatu egiten zait”.

Aiete ikastetxeko LH-5) eta La Salle ikastetxeko (LH-6B) ikasleen gomendioa izan da.

Irene la valiente, William Steig

Jakintza ikastolako LH-3A gelako ikasleek gomendatua da William Steig idazlearen Irene la valiente liburua.

“Maitagarrien istorio bat, non heroia neskatila umil bat den, eta ez printzesa bat”.

Nur bilduma, Toti Martinez de Lezea

Toti Martínez de Lezearen Nur bilduma arrakastatsuarekin Irakurle Gazte askok gozatu dute. Hainbat ikastoletatik gomendatu dizkigute liburu hauek, besteak beste: Ekintza ikastola (LH-6 eta LH-5), Aitor ikastola (LH-5), Aiete ikastetxea (LH-5), La Salle ikastetxea (LH-6B eta LH-5A) eta Jakintza ikastolatik (LH-4B).

Egiptoarrak espazioan, Diego Agrimbau eta Diego Garavano

Egiptoarrak espazioan bildumako bi komiki-liburuak gustura irakurri zituzten Herri Ametsa ikastolako (LH-4B), Mundaiz ikastetxeko (LH-4B) eta Jakintza ikastolako (LH-3B) ikasleek.

Lurraren historia-liburuek diotenaren kontra, Egiptoko Inperioa ez da iraungi. Aitzitik, gaur egun, Egiptoko Inperioa Unibertsoko hamaika lurraldetan zehar hedatua dago. Damon eta Jeronimo bi lurtar dira Patruila Inperial ezagunenetako bat osatzen dutenak. Patruila horiek operazio sekretuak burutu behar izaten dituzte, askotan Egiptoko mugetatik kanpo. Damon gazte sutsua eta saiatua da eta, irudimena beste inolako talentu berezirik gabe, beti nahi duena lortzen dakiena modurik zoroenean. Jeronimo, ostera, oso gazte azkarra eta zentzuzkoa dugu baina lotsati samarra. Elkarrekin, Wandori -Faraioaren eta Egiptoko Inperio osoaren etsai porrokatuenari- buruko minik handienak sortu dizkion Patruila Inperiala osatzen dute”.

El primer día de un colegio, Adam Rex eta Christian Robinson

Aiete ikastetxeko lehenengo mailatik (LH-1) Adam Rex eta Christian Robinsonen El primer día de un colegio album ilustratua gomendatu ziguten, eta ikasturte hasieran irakurtzeko liburu polita da.

“Eta orduan iritsi ziren, iristen hasi ziren ikasle guztiak, eta berak (eskolak) irudika zitzakeenak baino askoz ere gehiago ziren”.

Irakurri, irakurri, eta ea zer iruditzen zaizuen pentsa dezakeela zuen ikastolak zuetaz..

Magia-eskola desioen erreinuan, Michael Ende

Altza Herri ikastetxeko LH-3A gelatik iritsi zitzaigun Michael Enderen Magia-eskola Desioen Erreinuan liburuaren gomendioa. Desioez eta magiaz hitz egiten digun liburua!

“- Eta orain – jarraitu zuen Silber jaunak – desio-indarraren aurreneko eta urrezko arauak zein diren irakatsiko dizuet.

Jaiki eta honela idatzi zuen arbelean: 

1. Zerbait benetan desiratzeko, desiratzen duzun hori posible dela pentsatu behar duzu.

2. Zerbait posible dela pentsatzeko, zerbait horrek zure historiaren parte izan behar du.

3. Benetan desiratzen duzun hori baino ez da zure historiaren parte”.

Eta zuk, zer desio duzu hastera doan ikasturte berrirako?