Tibor Déry
Niki o la historia de un perro
Duomo Ediciones, 2011
118 orrialde. 15 €
ISBN 9788492723560
Liburu honetan Ancsa bikote helduaren istorioa kontatzen zaigu: Janos Ancsa irakaslea eta ingeniaria da eta bere emaztea berriz etxekoandrea. Budapest hiri inguruko auzo batean bizi dira Ancsatarrak eta Hungarian une latzak bizitzen ari dira Bigarren Munduko Guda jasan eta gero.1948ko udaberrian Niki, txakurtxoa, beraien etxera sartzen da eta hasieran onartzea kosta egiten bazaie ere, batez ere bere semearen heriotzaren ondorioz bizitzen ari diren une gogorrak direla eta, laister adiskidetuko dira. Gobernu komunista berriak egoera politikoa ordenean jarriko duela hitz ematen du eta Ancsa jauna bere herrialdearen alde lanean hasteko prest dago. Gehiago irakurri