X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Olatu guztien gainetik, Miren Agur Meabe

Olatu guztien gainetik

Testua: Miren Agur Meabe

Irudiak: Enrique Morente

Ibaizabal, 2009

24 orrialde

ISBN 978-84-8394-362-5

Axular Lizeoko LH6-A. mailakoei eta Intxaurrondo Ikastolako LH2-B-koei, Miren Agur Meabe-ren Olatu guztien gainetik gustatu zaie.

Testu labur eta irudi iradokitzailez eraikitako narrazio honetan, Kleo izeneko itsaslamina bat da protagonista. Kleo aspertu egiten da beti itsaspean, eta surfean egiten ikasi nahi du. Gurasoek erokeria hutsa dela esango diote, baina marrazo jator batek laguntza eskainiko dio. Beldurra gainditu eta fidatuko al da Kleo bere lagun berriaz?

La llave, Angèle Delaunois

La llave

Testua: Angèle Delaunois

Irudiak: Christine Delezenne

Lóguez, 2010

32 orrialde

ISBN 978-84-96646-48-3

Jakintza Ikastolako LH4-B eta Santo Tomas Lizeoko LH4-D mailakoek, La llave liburua gomendatu digute, Angèle Delaunois-ena.

Liburu hau, bere sentsibilitate eta edukiagatik aproposa da bakeari buruz, zentzu zabalean, hausnartzeko.

Zoriontasunez betetako etxe bat dugu hasieran, haurrak eta loreak hazten diren etxe bat. Gerrak eta honek ekarritako hondamendiak, ordea, familia protagonista harrapatuko du. Ihes egin aurretik, Babak, amonak, bere beloan gordeko du etxeko giltza. Gizonak gerrara joango dira; emakumeak eta haurrak, berriz, errefuxiatu-esparru batean ezkutatuko dira.

Guztiek dute etxera itzultzeko esperantza, baina pixkanaka-pixkanaka, denbora igaro ahala, itxaropen hori itzaltzen joango da.

“Mi casa fue construida
en un campo de olivos
mucho antes de mi nacimiento.
Una puerta azul celeste
cerraba sus blancos muros
y un naranjo florecía
en su patio interior.
El día en el que abuela Baba
franqueó el umbral,
abuelo le entregó,
confiándole sus secretos,
una pequeña llave.”

Atlas del mundo, Aleksandra Mizielinska eta Daniel Mizielinski

Atlas del mundo, un insólito viaje por las mil curiosidades y maravillas del mundo

Testua eta irudiak: Aleksandra Mizielinska eta Daniel Mizielinski

Maeva, D.L. 2015

113 orrialde

ISBN 978-84-16363-46-9

Axular Lizeoko DBH1-B eta Mundaiz Ikastetxeko LH-4B ikasgelek, adin guztietarako aproposa eta den munduko atlas ilustratu hau gomendatu digute.

Islandiako geiserrak eta Mexikoko maien hiriak ezagutzeko aukera izango duzu, edota Fiyi-ko Errepublika, 300 irla baino gehiago dituena! Gure planetaren txokorik harrigarrienak aurkituko dituzu orrialde bikoitzeko 55 mapa biltzen dituen album ilustratu ikusgarri honetan. Ziur ez zenuela orain arte horrelako atlas dibertigarririk ikusi!

Irakurle kuriosoenei zuzendutako liburua, nazioarteko 10 sari baino gehiago jaso dituena.

Bidaia on!

 

Munduko zazpi herrialdetako ipuinak, Joseba Sarrionandia

Munduko zazpi herrialdetako ipuinak

Testua: Joseba Sarrionandia

Irudiak: Pedro Oses

Pamiela, 2008

116 orrialde

ISBN 978-84-7681-573-1

Ekintza Ikastolako LH6 gelako ikasleek Joseba Sarrionandiaren Munduko zazpi herrialdetako ipuinak gomendatu digute.

Oporrak aspaldi amaitu zirenez eta orain ikasgelan egotea tokatzen zaigunez, eman diezaiogun munduari buelta ipuinen bidez! Joan gaitezen Cabo Verdera, Saharako basamortura, Hondarribiara, Ipar polora… Pedro Oses-en margolanek bidaia errazten dute, dudarik gabe.

Cize, Diego Armando, Silvia, Mohamed, Osamu, Marie Jeanne eta Margaret bildu dira, bakoitzak herrialde bateko istorioa kontatzeko. Ipuinek, herrialde desberdinetako ohiturei buruz jakiteko aukera ematen digute, eta elkarren arteko errespetuz, miresmenaz eta begirunez kontatuta daude.

 

Tashi y los fantasmas, Anna eta Barbara Fienberg

Tashi y los fantasmas

Testua: Anna eta Barbara Fienberg

Irudiak: Kim Gamble

SM, 2018

67 orrialde

ISBN 978-84-9107-447-2

Summa Aldapetako LH-2E ikasgelako ikasleek Tashi y los fantasmas liburua gomendatu digute. Bildumako hirugarren ale honetan, Tashik herria mehatxatzen dabiltzan mamuei eta misterio garrantzitsu bat ezkutatu nahian dabiltzan tigre zuriei aurre egin beharko die. Baina hori ez da dena, Tashi beti baitabil saltsa guztietan!

Jessicaren Itzala, Andrew Norriss

Andrew Norriss

Jessicaren Itzala

Desclée de Brouwer, 2017

184 orrialde

ISBN 978-84-330-2940-9

Herri Ametsa Ikastolako DBH 1B taldeko ikasleei Andrew Norriss-en Jessicaren itzala gustatu zaie. Istorio entretenigarria eta interesgarria da: Jessicak ez du sekula Francis bezalako inor ezagutu. Eta ez bakarrik egunero elkarrekin barrez lehertzen direlako, baizik eta bera ikusteko gai den pertsona bakarra delako.

Nerabe atseginak dira pertsonaiak, argi eta garbi mintzo direnak, umoretsuak, azkarrak. Horregatik, eta jorratzen diren gaiengatik, gaztetxoei gustatzen zaien liburua da hauxe.

El cazo de Lorenzo, Isabelle Carrier

 El cazo de Lorenzo

Testua eta irudiak: Isabelle Carrier

Juventud, 2010

31 orrialde

ISBN 978-84-261-3781-4

Ekintza Ikastolako LH2 mailako ikasleei interesgarria iruditu zaie El cazo de Lorenzo. Album ilustratu honek desberdina den mutiko baten egunerokotasuna kontatzen digu: dituen zailtasunak, gaitasunak, oztopoak… Lorenzo izeneko mutikoak bizitza zailtzen dion ontzi bat darama beti zintzilik, eta horregatik hain zuzen, baztertu egiten dute askok. Egun batean, baina, emakume batek ontzi horrekin bizitzen eta bere buruarengan sinesten irakatsiko dio.

Ezbairik gabe, elkartasuna eta enpatia sustatzeko aukera ederra eskaintzen digun liburua.