X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Kristobal Balentziaga maisuaren eratzea

Kristobal Balentziaga liburuaren azalaCristóbal Balenciaga: maisuaren eratzea
Miren Arzalluz
Gipuzkoako Foru Aldundia, Nerea argitaletxea. 2011
301 orrialde. 38 €

Kristobal Balenziagaren inguruan hainbat liburu eta ikerketa egin dira. Aurten gainera Getariako Museoa zabaldu da eta testuinguru horretan argitalpen berri bat aipatu nahi nuke, hain zuzen, Miren Arzalluzek idatzia, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Nerea argitaletxearen eskutik kaleratua izan dena.

Liburu honen atzean ikerketa lan sakona dago, Miren Arzalluzek lehen mailako iturriak aztertu ditu, bereziki, XX. mende hasierako egunkari eta aldizkariak. Ikuspegi horretatik oso interesgarria da liburuak egiten duen ekarpena, bereziki, Balenziagak Donostian lan egin zuen denboraldiari dagokiona, gerra zibila aurreko urteetan.Gehiago irakurri

Zamaontzia, Iñigo Aranbarri

Liburuaren gai nagusien artean bakardadea, distantzia, abandonatutako jendea, memoria, ostutako haurrak… aipatuko nituzke eta ardatz horien inguruan paralelismoak sortuko dira. Adibidez, Vallejo familiako Nerea aitarengandik sufritzen ari den abandonua eta Serenity Star zamaontziko marinelak sufritzen ari diren utzikeria.

“Ostutako haurra izaten ikasi ez duen agurea; nabierak, administrazioak eta lankideek abandonatutako marinela; aitak bazter utzitako nerabe lagunbako bat. Ez ginen denok akaso sentipen berdintsuen bila ari, ez ziren bataren gabeziak beste guztionak?” 179-180 or.

Susa argitaletxearen eskutik kaleratua, Zamaontzia Iñigo Aranbarri, idazle azkoitiarraren hirugarren eleberria da, aurretik idatziak ditu Emon biar yako (1994) eta Zulo bat uretan (2009). Eleberriaz gain poesia eta kronika ere idatzi ditu: Jonas Poisson (poesia, 1986), Dordokak eta elurrak (poesia, 1989), Gerraurreko literatur kritika (saiakera, 1996), Zapata-ren oihana (kronika, 1997), Harrien lauhazka (poesia, 1998), Gure mende (saiakera, 2000), Hitzak eta giltzak (saiakera, 2001), Sakabi, soinu txikiaren handitasuna (biografia, 2003), Loiolarik ez balitz (saiakera, 2005), Hizlandia (artikuluak, 2006). Donostia Kulturako liburutegien katalogoan Aranbarriren liburuak eskura dauden kontsultatzeko aukera ematen da.

Urriaren 6an, iluntzeko 19:30ean Iñigo Aranbarrik Zamaontziaren aukezpena egingo du Donostiako Udal Liburutegi zaharreko Ekitaldi Aretoan (sarrera San Jeronimo kaletik).

Irakurri gehiago: Zamaontziaren kritikak Armiarma web atarian.