X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

El arte de volar, Antonio Altarriba eta Kim

Sirve este cómic para hacer un retrato preciso, intimista y a la vez histórico del brutal contraste entre los sueños utópicos desatados por la II República y la cruda realidad de la dictadura para los derrotados de la guerra. Vemos reflejada una España despótica, zafia, arbitraria y gris en un relato impactante y dramático como pocos y con un alcance humano tan sobrecogedor que no dejará indiferente a nadie.

Por lo que respecta a la impecable parte gráfica, el dibujante Kim, quien no nos tiene acostumbrados al puro drama, refleja de forma inigualable la caspa, el esperpento patrio y el ambiente opresivo de la época, por medio de su genuino e inconfundible estilo.

Por todo ello, El arte de volar es un cómic altamente recomendable al que nos atrevemos a calificar como el Maus español, por su intento de comprender las secuelas psicológicas de una guerra.


San Sebastián 1912

Editoreek bilaketa lan handia egin dute garai hartako dokumentazio biltzen duten artxibategi eta liburutegietan. Argitalpen honen aurretik Donostiako dendei buruzko beste hiru argitalpen kaleratu dituzte: 1. Pastelerías con historia. 2. Comercios donostiarras. 3. Ultramarinos, Coloniales y similares. Horrekin batera, Comercios donostiarras web atarian Donostiako denden datu base zabala eskaintzen da.

Véronique Ovaldé, Vera Candidaz dakidana

Liburuak idazkera berezia du, pertsonaia, bizitzako arazoak eta lekuen tratamendua azpimarratuko nituzke, baita metaforak eta fantasia puntuak ere. Euskarazko itzulpena Alberto Barandiaran-ek egin du.

Véronique Ovaldék idazle frantziarrak (1972) sari ugari jaso ditu eta errekonozimendu handiko idazlea da. Gaur egun Albin Michel argitaletxean lan egiten du.

 


 

Xabier Lete, (Auto)biografia bat

Liburuaren azala

Xabier Lete
(Auto)biografia bat
Alberdania, 2011
214 orrialde. 18,50 €
ISBN 9788498683295

Xabier Leteren (1944-2010) heriotzaren urteurrenean Inazio Mujika Iraolak hainbat elkarrizketa, artikulu, eta testu autobiografikoetan oinarritutako (Auto)biografia bat liburua prestatu du. Atalez atal, Xabier Lete bera izango da lehen pertsonan bere haurtzarotik hasi eta bizi izandako ibilbidearen berri emango diguna: kantagintza eta Ez Dok Amairu taldea, poesia, bizitza politikoa, kulturgintza, sinismena eta erlijioa, hainbat gai jorratzen ditu.Gehiago irakurri

Bombástica Naturalis: Bombastus Dulcimer, Iban Barrenetxea

Egileak, Okendo Kultur Etxean, gipuzkoar irudigileen talde-erakusketa batean hartu zuen parte, joan den otsaila eta martxoan, eta bere lanak bisitarien lilura sortu zuten.

Horretaz gain, Iban Barrenetxeak liburu honekin 2011 Euskadi Literatur Saria  irabazi du ilustrazioaren atalean eta Bratislavako bienalean ohorezko plaka lortu zuen orain dela gutxi. Album hau 9-10 urtetik aurrerako haurrentzat sailkatuta dago gure liburutegietan baina oso gomendagarria da helduentzat ere.

Eta zuek ezagutzen al duzue Iban Barrenetxearen liburua? Gustatu al zaizue? Liburua irakurri nahi baduzue, gogoratu eskuragarri duzuela  Donostia Kultura sareko hainbat udal liburutegietan.

 

 

Azukre xehea gatz larria, Mikel Hernandez Abaitua

Azukre xehe gatz larria liburuaren azalaMikel Hernandez Abaitua
Azukre xehea gatz larria: oroitzapen autobiografiko-sentimentalak
Alberdania, 2010
156 orrialde. 15,80 € e-book 11,06 €
ISBN 9788498682434


Mikel Hernandez Abaituaren (Gasteiz, 1959) liburu honetan azpimarragarriak dira literatura, musika eta politika arloko oroitzapenak. Euskal kulturaren esparruan giltzarri izan diren hainbat pertsonaia eta proiektu azaltzen dizkigu, hain zuzen, egileak zuzenean ezagutu  izan zituenak.Gehiago irakurri

Etxeko hautsa, Anjel Lertxundi

Lertxundik euskal gizarteari buruzko gogoeta sakonak eskaintzen dizkigu, hala nola, idaztearen balioa, esanda gabekoak, gizartearen sekularizazioa eta indarkeriaren salaketa.

“Zertarako balio du bizipenik transmititzen ez duen arte batek? Nork bizi nahi du betiko? Ez dira beste munduko hausnarrak izango, baina niri balio didate. Azkeneko aldian moralarekin lotura dutenak etortzen zaizkit burura. Non dago kontzientetik inkontzientera daraman zubia, zein da itzulerako bidea? Zer egin behar ote da jokabide morala eta komenientzia uztartzeko?” 211 orr.

DK Literatura programaren baitan, Anjel Lertxundik Etxeko hautsaren aurkezpena egingo du azaroaren 22an iluntzeko 19:30ean, Alde Zaharreko Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretoan (sarrera San Jeronimo kaletik). Informazio gehiagorako ikus dossierra.

 

 

 


Ragtime, Doctorow

Ragtime es una de las novelas más conocidad de este escritor, que fue publicada en su versión original en 1975 y que ha tenido varias traducciones al al castellano, la última de ellas en Miscelánea. Ambientada en la ciudad de Nueva York, cuenta las historias de una familia que experimenta los cambios surgidos durante los años anteriores a la Primera Guerra Mundial como son entre otros el patriotismo, la emigración, el racismo, el trabajo en cadena, los adelantos industriales, las primeras huelgas de los obreros, la  aparición de los automóviles, el mecenazgo cultural y el cine.

“De pronto se le ocurrió una idea para una película. Un grupo de niños que eran amigos, blancos, negros, gordos, delgados, ricos, pobres, de todos los tipos, unos pilluelos traviesos que vivirían divertidas aventuras en su propio vecindario, una sociedad de golfillos, como todos nosotros, una panda, que se meterían en problemas y saldrían siempre ilesos.” P. 301

En la Red de Bibliotecas Municipales de Donostia Kultura se pueden consultar y también solicitar en préstamo tanto Ragtime como otras obras de Doctorow, así como el DVD de la película de de Milos Forman basado en la novela.

Más información en el dossier.

Arrate Egañaren Giltza, haurrentzako ipuina

Niko, protagonista, misteriozko abentura batean ea nahigabe murgilduko da eta bere ingurukoekin sortzen diren harremanen bitartez desio duen heldutasunerantz pauso bat emango du.

Nerabeek disfrutatuko dute liburu honekin. Misterioa argitzen ahaleginduko dira eta bien bitartean beraiengandik gertu dauden protagonisten sentipenekin konektatuko dute.

Arrate Egañak liburu honekin 2010eko Lizardi Saria eskuratu zuen.
Marimar Agirre ilustratzaileak ezin hobeto isladatzen du istorioaren giroa.

3 Mariak, Arantxa Urretabizkaia

“Gutxienez, abantaila hori badu zahartzaroak, batzuetan gaztetan egin ez zenuena egiteko ausardia ematen dizula, baldin eta bidean guztiz bezatu ez bazaituzte.” Edizio elektronikoaren 27 orld.

Urretabizkaiak liburuaren aurkezpenean aipatu zuen nobela honek kutsu autobiografikoa duela, alegia,  berak bere etorkizuna horrelakoa izatea nahi du. Zahartzaroaren ikuspegi diferentea da hain zuzen, liburu honen alde aipagarria.

Informazio gehiago dossierrean.