X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Ategorrieta : Ategorrietako oroimenak = Recuerdos de Ategorrieta : 1959-2023

Xabier Rico Hurtado

Donostiako auzune baten inguruko oroimenak. Ategorrieta Uliako magalean kokatuta, auzokidetasuna eta laguntasuna batuta, gertakizun eta pasadizuak azalduko dira, beste garai batera bidaiatzeko.

Gehiago irakurri

Victory city

Salman Rushdie

Victory City, the first book by Salman Rushdie published after the savage attack in which the writer lost his eye, follows the theme already explored in Children of Midnight and The Satanic Verses: fundamentalism and its attempts to eliminate any kind of pluralism in the societies.
Gehiago irakurri

Paraíso, Abdulrazak Gurnah

Post honen idazlea: Amaia Garcia

 

Paraíso, Abdulrazak Gurnah

Itzultzailea: Sofía Noguera

Salamandra, 2021

300 or.

ISBN 978-84-18968-09-9

 

 

Datorren asteartean, urtarrilaren 31n, Liburutegi Nagusiko gaztelaniazko solasaldian, Paraíso izango dugu hizpide. Abdulrazak Gurnah idazle eta akademiko tanzaniar-britainiarraren eleberria da. Egile horrek Literaturako Nobel Saria jaso berri du (2021), “kulturen eta kontinenteen arteko amildegian, kolonialismoaren ondorioetan eta errefuxiatuen patuan sakontzeko duen modu setati eta errukitsuagatik”.

Gehiago irakurri

Madres e hijos, Theodor Kallifatides

Liburuaren azalaPost honen idazlea: Amaia García

Madres e hijos, Theodor Kallifatides

Galaxia Gutemberg, 2020

173 orrialde

ISBN 978-84-18218-57-6

Datorren asteartean, azaroak 29an, Liburutegi Nagusiko gaztelaniazko solasaldian Theodor Kallifatides idazlearen Madres e hijos eleberri autobiografikoa izango dugu hizpide. 2007an argitaratua, Kallifatidesek grezieraz idatzi duen bere bizitzan oinarritutako lanaren parte da, eta bere gaztelaniazko itzulpena 2020an atera zen.

Gehiago irakurri

Austerlitz,W. G. Sebald

Post honen idazlea: Arantxa Arzamendi

Austerlitz,W. G. Sebald

Itzultzailea: Idoia Santamaría Urkaregi

Gibel solasa: Joseba Sarrionandia

Igela, 2022

374 or.

ISBN 978-84-121612-9-8

W. G. Sebald idazlearen Austerlitz eleberria izango da mintzagaia azaroaren 15ean, asteartea, arratsaldeko 19:00etan Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretoan (San Jeronimo kalean) egingo den solasaldian. Oraingo honetarako Liburutegiko antolakuntzak Idoia Santamaría Urkaregi, Austerlitzen itzultzailearen parte hartzea baieztatu du. Iñigo Aranbarri solasaldiaren ohiko gidatzaileak liburuaren inguruko elkarrizketa egingo dio eta irakurleek ere bertan parte hartzeko aukera izango dute.

Gehiago irakurri

El escritor en su paraiso, Ángel Esteban

Post honen idazlea: Amaia García

El escritor en su paraiso, Ángel Esteban

Periférica, 2014

376 or.

ISBN  978-84-92865-92-5

Datorren asteartean, urriaren 25ean, oso saio berezia izango dugu Donostiako Liburutegi Nagusiko gaztelaniazko solasaldian; izan ere, Liburutegien Egunarekin lotuta dagoen programazioaren barne, Ángel Esteban egilea bertan izango dugu, El escritor en su paraíso bere lanari buruz hitz egiteko. 2014an Periférica argitaletxeak argitaratua, liburuzain izandako idazleei buruzko saiakera (edo saiakera laburren bilduma) da liburua.

Gehiago irakurri

Girl with a Pearl Earring, Tracy Chevalier

Post honen idazlea: Slawka Grabowska

Girl with a Pearl Earring, Tracy Chevalier

Harper, 2019 

248 pages

ISBN 978-0-00-723216-1

Post hau ingelesez dago. 

At the Donostia Book Club meeting on October 10th we are going to approach Girl with a Pearl Earring by Tracy Chevalier. The novel was first published in 1999 and is the book that brought its author to international fame and allowed her to devote herself to writing full time. The novel became an international bestseller and many of you probably already know that it recreates the relationship between the Dutch painter Johannes Vermeer and the protagonist of the homonymous painting. An original historical fiction. In 2003 the novel was made into a film with Scarlett Johansson and Colin Firth in the lead roles.

Gehiago irakurri

Lagun minak, Jon Benito

Post honen idazlea: Arantxa Arzamendi

Lagun minak: Jon Benitoren hamabost kontu, Jon Benito

Farmazia Beltza, 2022

289 or.

ISBN 978-84-123140-4-5

Jon Benitoren Lagun minak liburua izango da solasgai urriaren 4an, asteartea, arratsaldeko 19:00etan, Liburutegi Nagusiaren Ekitaldi Aretoan (San Jeronimo kalea) Iñigo Aranbarri gidatzailearekin egingo den literatur solasaldian.

Jon Benito Aranberri ((Zarautz, 1981) poesia idazten hasi zen eta bi liburu ditu argitaratuak Aingurak erreketan (2001) eta Bulkada (2010), baina ez du narrazioa alde batera utzi eta aurten ipuin eta poemak tartekatzen dituen Lagun minak liburua argitaratu du.

Gehiago irakurri