X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Irri eta barre, Joxantonio Ormazabal

Martxoaren 20tik 25era bitartean ospatuko den Poesialdiarekin bat eginez, aste honetan poesia liburuen gomendioak dakarzkigu. Oro har, ez da gaztetxoek eskatu ohi duten genero literarioa. Horregatik, hain zuzen, liburu kaxa guztietan poema-liburu pare bat bidaltzen da, horrelakoak ere eskura izan ditzaten. Eta poztu gara beraien gomendioetan poema-liburuen aipamenak ikustean.

Martxoaren 20tik 25era bitartean ospatuko den Poesialdiarekin bat eginez, aste honetan poesia liburuen gomendioak dakarzkigu. Oro har, . Eta poztu gara beraien gomendioetan poema-liburuen aipamenak ikustean.

Aitor ikastolako LH-2B gelako ikasleek Joxantonio Ormazabalen Irri eta barre liburua gomendatu digute. Ipuintxoak, olerkiak, asmakizunak… bildu zituen Ormazabalek liburu entretenigarri honetan. Liburuak berak argi esaten du hasieran:

Letrak irakurtzeko
marrazkiak begiratzeko,
liburu hau
ez dadila izan
inor aspertzeko. 

Zatoz jolasera!
Egizu jauzi
harritik harrira
orritik orrira.

Seguru ez zarela aspertuko!

Aitor ikastolako ikasleen gomendioak

Bai gustura dabiltzan Aitor ikastolako LH-1 mailako ikasleak Irakurle Gazteak proiektuko liburuekin. Kaxan jaso dituzten euskarazko liburu guztiak gustatu omen zaizkie, besteak beste: Edur ihesi (Hans de Beer), Zerua eta espazioa (Claude Delafosse eta Gallimard Jeunesse), Gure hiztegi magikoa (Pello Añorga, Jokin Mitxelena), Lata baten gorabeherak (Begoña Ibarrola, Teresa Novoa), Pirata Ximon (Josu Waliño, Eider Eibar), Maripuzker (Mitxel Murua, Mattin), Gorputz osorako poemak (Juan Kruz Igerabide, Elena Odriozola)…

 

16 ciudades muy, muy importantes eta Mi primer atlas de ciudades

16 ciudades muy, muy importantes (Lorenzo Silva, Violeta Monreal) eta Mi primer atlas de ciudades (Jonathan Litton) liburuek munduko hiriburu garrantzitsu batzuk ezagutzeko aukera eskaintzen dute.

Ekintza ikastolako LH-4. mailako ikasleek eta La Salle LH-2C. mailakoek gomendatu dizkigute bi liburu hauek, ikasgelatik atera gabe hiriburuz hiriburu munduan barrena ibili ostean. Seguru bati baino gehiagori hiriburuak bertatik bertara ezagutzeko gogoa etorri zaiola. Bidaia dezagun!

Herri Ametsa ikastolako ikasleen gomendioak

Herri Ametsa ikastolako DBH-1 mailako ikasleek ere gozatzen dute irakurketarako momentuetan. 

Maila honetako ikasleek, besteak beste, bi liburu hauek gomendatu dizkigute: Fernando Morilloren Hiru istripu eta bi amodio eta Asier Mendozaren Beste gu.

Harri Berri Oleta ikastolako ikasleen gomendioak

Irakurle Gazteak proiektua arrakasta handia izaten ari dira Donostian eta ikasturte honetan 20 ikastetxe izan dira parte hartzeko izena eman dutenak. Argazkian, Harri Berri Oleta ikastolako 2. zikloko gela bateko liburu kaxak txukun jarrita ikusten ditugu.

Ikasleak oso gustura daude proiektuarekin eta liburu hauek gomendatu dizkigute: Pashmina gorria (Ekhiñe Egiguren, Leire Salaberria) eta El maravilloso viaje de Xía Tenzin (Patxi Zubizarreta, Jacobo Muñiz).

Paula Crusoe, Mathilde Domecq

Paula Crusoeren abenturak, Mathilde Domecq autorearenak, oso entretenigarriak eta dibertigarriak dira, eta harrera bikaina izan dute 2. zikloko irakurle gazteen artean. Zehazki, ikasgela hauetatik iritsi zaizkigu komiki hauen gomendioak: Jakintza ikastola (LH4B), Ibai ikastola (LH-4A) eta Altza Herri ikastola (LH3A eta LH3D).

Iparraldeko basamortuak, Txani Rodríguez eta Nacho Fernández

Aste honetan komikien gomendioekin gatoz, tutoreek komentatu baitigute irakurle gazteak oso gustura irakurtzen ari diren genero literarioa dela komikia. Eta asko pozten gara. Azken aldian, gainera, komikien munduan argitalpenak ugaritzen ari dira.

Txani Rodríguez eta Nacho Fernández-en Iparraldeko basamortuak komikia asko gustatu zaie Orixe ikastolako LH-6A eta Ekintza ikastolako LH‑5B taldeetako ikasleei. Bertan, mutiko batek bere gurasoekin elkartzeko Australian barrena egiten duen txangoa kontatzen zaigu. Garraiobide desberdinak erabiltzen ditu eta bere bidaia aberasgarriagoa egingo duten lagun berriak topatuko ditu.