X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Zoririk ez

Imre Kertész

Itzulpena: Urtzi Urrutikoetxea
Elkar, 2003
ISBN 978-84-9783-060-1

Imre Kertész idazlearen Zoririk ez eleberria izango da mintzagai otsailaren 6an, asteartea, arratsaldeko 19:00etan Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretoan (San Jeronimo kalean) Iñigo Aranbarri solasaldiaren gidatzailearekin egingo den saioan.

Gehiago irakurri

Lima: urrezko guraizeak

Miren Gorrotxategi Azkune

Elkar, 2023
164 or.
ISBN 978-84-13603-01-8
12 urtetik aurrera

Miren Gorrotxategik Lima protagonista duen bildumako bigarren liburua du. Oraingoan, Limak besteen pentsamenduetan sartzen ikasiko du, eta horretarako urrezko guraizeez baliatuko da. Horrekin batera, herrian egingo den aisialdi-gune batek arriskuan jarriko du haien ingurunea.

Gehiago irakurri

Limpia

Alia Trabucco Zerán

Lumen, 2023
225 or.
ISBN 978-84-264-2411-2

«Todo está en saber quién limpiará a quién» Albert Camus, La caída

Estela etxeko langilea da eta egunak Txileko familia dirudun baten lan eta eskakizun guztiei erantzuten ematen ditu. Bestalde, Alia Trabucco Zerán idazle txiletarraren fikziozko azken eleberria den Limpia-ren ahotsa ere bada. Estelarena, berriz, gutxitan entzun izan dugun emakume baten ahotsa da. Liburuetan, filmetan, abestietan eta baita gure gizartean ere ez ditugu horrelako testigantzak askotan entzuten. Horregatik, agian, eleberriaren hasieran, Estelak esaten du: «ahora dejen lo que estén haciendo y préstenme atención». Eta horrela, irakurleari zuzenean hitz eginez, protagonistak ihesbiderik gabeko istorio batean harrapatzen gaitu eta bere galderei erantzutera behartzen gaitu. Izan ere, liburu honetako gauzarik berezienetako bat Estelak hartzen duen lehen pertsona hori da, horrekin etengabe zalantzan jartzen gaitu, eraso egiten gaitu, batzuetan, eta, batez ere, deseroso sentiarazten gaitu.

Gehiago irakurri

Nondik sortzen da haizea?

Xabier Mendiguren Elizegi

Ilustrazioak: Mirari Sagarzazu
Elkar, 2023
30 or.
ISBN 978-84-1360-303-2
5 urtetik aurrera

Bost urtetik gorako haurrentzako gomendio da Xabier Mendiguren Elizegi eta Mirari Sagarzazuren Nondik sortzen da haizea? liburu ilustratua. Neska bat da ipuin honetako protagonista, eta galdera garbi bat du, tituluak dioen moduan haizea nondik sortzen den jakin nahi du.

Gehiago irakurri

Klara and the Sun

Kazio Ishiguro

Faber & Faber, 2021
307 p.
ISBN 978-0-571-36487-9

Post hau ingelesez dago.

It’s already 2024 and all the literary meetings are back! Donostia Book Club starts on January, 8th with the latest published book by a 2017 Nobel Prize winner in Literature, Kazuo Ishiguro. Klara and the Sun (2021) is a dystopian novel that has a lot in common with one of his previous books, Never Let Me Go (2005).

Gehiago irakurri

Argialdiak

Miriam Luki

Susa, 2023
97 or.
ISBN 978-84-19570-09-3

Miriam Luki idazlearen Argialdiak ipuin liburua izango da mintzagai urtarrilaren 9an, asteartea, arratsaldeko 19:00etan Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretoan (San Jeronimo kalean). Luki idazlea saiora gonbidatua izan da eta Iñigo Aranbarri solasaldiaren ohiko gidatzaileak liburuaren inguruko elkarrizketa egingo dio.

Gehiago irakurri

Jóvenes héroes de la Unión Soviética : memorias y cuentas pendientes

Halberstadt, Alex

Impedimenta, 2023
345 or.
ISBN 978-84-18668-64-7

Eleberri honen hasiera bitxia da. Emoryko Unibertsitateko ikertzaileek egiten duten azterlan baten deskribapenarekin hasten da. Azterketa horretan, gereziondoaren usaina duen produktu kimiko baten eraginpean daudelarik, arratoi batzuei deskarga elektrikoak emanten dizkiete. Hurrengokoei, azalean inolako abertsio baldintzarik izan gabe, bakarrik lurrina hautematearekin dardar egiten dute. Beraz, azterlan horrek autoreak, Alex Halberstadtek, azaldu ez dakien baina intuitzen duen zerbait berresten du: antsietatea, loaren gora beherak eta beldur irrazionalak ditu eta iraganean gurasoek eta aitona-amonek bizitako esperientzien ondorio izan daitezkeela uste du. Belaunaldi batek jasandako trauma fisiologikoki hurrengora pasa daiteke? Emoryko Unibertsitateko ikertzaileen arratoiek baietz diote eta Halberstadt-ek eleberri honetan baita ere. Bitxia da ere, baina, egia esan, urruneko arrazoi horiek aurkitzea, familiaren historioa berrantolatzea eta iraganean gertatutakoaren zergatia ulertzea dira Jon Bilbaok itzuli eta Impedimenta argitaletxean argitaratutako nobela honen gauzarik onenak.

 

Gehiago irakurri