X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Puskak

Irene Pujadas

Itzulpena: Amaia Apaulaza
Igela, 2022
169 or.
ISBN 978-84-123796-7-9

Irene Pujadas idazle katalanaren Puskak liburua izango mintzagai urriaren 3an, asteartea, arratsaldeko 19:00etan Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretoan (San Jeronimo kalean), Iñigo Aranbarri gidatzailearekin izango den solasaldian.

Gehiago irakurri

Rosa candida

Audur A. Ólafsdóttir

Alfaguara, 2011
271 or.
ISBN 978-84-204-0791-3

Datorren asteartean, irailak 26, Liburutegi Nagusiko gaztelaniazko solasaldian, Auður Ava Ólafsdóttir idazle islandiarraren Rosa candida eleberriari buruz hitz egingo dugu. 2023-2024 ikasturteko lehen irakurketa izango da, eta hurrengo hilabetetik aurrera Ylenia Benitok hartuko du lekukoa jardueraren dinamizatzaile gisa.

Gehiago irakurri

Victory City

Salman Rushdie

Jonathan Cape, 2023
342 p
ISBN 978-1-78733-345-1

Post hau ingelesez dago.

Victory City, the first book by Salman Rushdie published after the savage attack in which the writer lost his eye, follows the theme already explored in Children of Midnight and The Satanic Verses: fundamentalism and its attempts to eliminate any kind of pluralism in the societies.
Gehiago irakurri

Zerria

Ilustrazioak: Antton Olariaga
Erein, 2022
88 or.
ISBN 978-84-9109-788-4

“Albisteak haginka egin zidan”. Horrela hasten da Patxi Zubizarretak idatzitako Zerria eleberria, eta istorioak ere halaxe egiten digu irakurtzen hasi orduko. Mendiz inguratutako liburu honek, hozkatu eta amaitu arte, ez zaitu askatzen.

Entzun gomendio hau:

Gehiago irakurri

Progenie

Susana Martín Gijón

Alfaguara, 2020
430 or.
ISBN 978-84-204-3879-5

Izenburua: Progenie. Azalean gomazko ahate bat. Beltza. Odolez zikindua. Azal-hegalean idazle gazte bat dago guri begira, Susana Martin Gijon. Nahikoa ahate ta idazle “berrien” zaleen arreta erakartzeko. Barruan, Ikerketa Kriminaleko Unitatea, Camino Vargas buru, ikaragarrizko inspektorea, bere mentore Arenas inspektorea koman dagoenez postu horretan dagoena.

Entzun gomendio hau:

Gehiago irakurri

Sinsonte

Walter Tevis

Itzulpena: Jon Bilbao
Impedimenta, 2022
341 or.
ISBN 978-84-18668-37-1

Literatura distopikoak, bere ibilbide oparoan, gizateriaren etorikizuneko hainbat ikuspegi posible erakutsi dizkigu: Batzuetan, diktadura terrorifikoek gogorki kontrolatu eta menderatzen dituzte hiritarrak (Orwellen 1984, kasu); bestetan, gizartea modu arkadikoan antolatzen da, non norbanakoak erabat pozik bizi diren (hori bai, bizitzaren gatza eta piperra zeharo galdurik, Huxleyren Bai mundu berrian bezala); badira kasu batzuk non erlijioak ugalketaren gaia serioegi hartzen duen (Atwooden Neskamearen ipuinak azaldu bezala); eta beste batzuk, aldiz, non agintariek gai horri kasu handirik egiten ez dioten. Gure gaurko gomendioa azken horretantxe kokatuko genuke, nahiz eta ugalketarena akaso ez den gai nagusia, eta arestian aipaturiko ezaugarri asko partekatzen dituen. Baina nonbait kokatu behar, eta ttak, hortxe kokatu ere.
Gehiago irakurri

Winesburg, Ohio / Sherwood Anderson

Post honen idazlea: Arantxa Arzamendi

Winesburg, Ohio
Sherwood Anderson
Joannes Jauregi itzultzailea
Erein eta Igela, 2022
301 or.
ISBN 978-84-9109-827-0

Sherwood Anderson idazlearen Winesburg, Ohio liburua izango da mintzagaia ekainaren 6an, asteartea, arratsaldeko 19:00etan Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretoan (San Jeronimo kalean), Iñigo Aranbarri gidatzailearekin izango den solasaldian.

Gehiago irakurri

Joao, Paloma González Rubio

Joao, Paloma González Rubio

Ibaizabal, 2022

192 or.

ISBN 9788413700557

Joao, Txanel ezizena duen eta itsasoan bizi den gaztea dugu.

Ez da protagonista bakarra baina, Meltemi bere itsasontziak ere indar handia du kontakizunean. Bertan bizi baitira Joao eta bere ama Belem. Munduan zehar nabigatzen dute eta aldirik behin kostaldera hurbiltzen dira atseden hartzera, beste hainbat gauzen artean.

2019ko Alandar sariaren lan irabazlea da liburu hau. Merezitako saria inondik inora.

Gehiago irakurri