X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Las 100 primeras películas de Nicolas Cage

Paco Alcázar y Torïo García

Astiberri, 2021
231 or.
ISBN 978-84-18215-67-4

Las 100 primeras películas de Nicolas Cage komikiaren hitzaurrean aipatzen den bezala, Nicolas Cage ez da aktorea soilik, ezpada zinematografia-genero bat osatzen du bere baitan; denetik aurkitzen dugu bere ibilbidean, hala nola film txarrak, onak, mitikoak, erdipurdikoak, maisulanak, ikuslearen adimenarentzat iraingarriak, superprodukzioak, B seriekoak, C eta, are, D-koak. Liburu sailkaezin honek horiek denak izango ditu hizpide modu ezin dibertigarriagoan.

Entzun gomendio hau:

Gehiago irakurri

La niña lectora

Manuel Rivas

Ilustrazioak: Susana Suniaga
Alianza, 2022
34 or.
ISBN 978-84-1148-076-5

Manuel Rivasek idatzitako eta Susana Suniagak ilustraturiko La niña lectora liburua, zortzi urtetik gorako haurrentzako gomendioa da. XX. Mende hasierako A Coruñan kokatzen da liburua eta Nonó neskatila gaztea da bertako protagonista.

Gehiago irakurri

Zerria

Ilustrazioak: Antton Olariaga
Erein, 2022
88 or.
ISBN 978-84-9109-788-4

“Albisteak haginka egin zidan”. Horrela hasten da Patxi Zubizarretak idatzitako Zerria eleberria, eta istorioak ere halaxe egiten digu irakurtzen hasi orduko. Mendiz inguratutako liburu honek, hozkatu eta amaitu arte, ez zaitu askatzen.

Entzun gomendio hau:

Gehiago irakurri

Progenie

Susana Martín Gijón

Alfaguara, 2020
430 or.
ISBN 978-84-204-3879-5

Izenburua: Progenie. Azalean gomazko ahate bat. Beltza. Odolez zikindua. Azal-hegalean idazle gazte bat dago guri begira, Susana Martin Gijon. Nahikoa ahate ta idazle “berrien” zaleen arreta erakartzeko. Barruan, Ikerketa Kriminaleko Unitatea, Camino Vargas buru, ikaragarrizko inspektorea, bere mentore Arenas inspektorea koman dagoenez postu horretan dagoena.

Entzun gomendio hau:

Gehiago irakurri

Abereen etxaldea

George Orwell

Ilustrazioak: Quentin Gréban
George Orwell
Ibaizabal, 2022
158 or.
ISBN 978-84-1370-304-6

Biziki gomendatu nahi dut animaliak protagonista dituen nobela ezagun hau. Abereen etxaldea liburuan animaliek baserritarra kanporatu dute eta orain jaun da jabe dira etxaldean, gauzak honela lan eta bizikidetza antolamendu berri bat sortzen dute nagusi berriek.

Gehiago irakurri