X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Helados de luna, Heena Baek

Post honen idazlea: Almudena Arzuaga

Helados de luna
Heena Baek
Kókinos, D.L. 2022
1 libk. : il. kol.
ISBN 978-84-17742-76-8

Gau bero itogarri batean, eraikin bateko bizilagunak etsita daude ezin dutelako lorik egin. Aldi berean, tantatxoak askatzen, ilargia urtzen hasi da! eta eraikineko atezaina konketa batekin biltzen ahalegintzen da. Hori guztia gertatzen den bitartean, eraikinean leihoak itxita daude eta haizagailuak eta aire egokituak indar osoz funtzionatzen dute.

Gehiago irakurri

Liburutegi imajinatua: Komunitateak ereiteko lorategia

Liburutegi imajinatua: Komunitateak ereiteko lorategia
Aldee, 2023
123 orr.
ISBN 978-84-124561-1-0

Joan den ekainearen 6an, Gonzalo Oyarzún liburuzain, aholkulari eta Unibertsitateko irakasle txiletarrak 2021ean idatzi eta argitaratutako “La biblioteca imaginada: jardín para sembrar comunidades” liburuaren euskarazko itzulpena aurkeztu zen Tabakaleran.

Oraingoan ALDEEren eskutik euskarara itzuli da.

Gehiago irakurri

Winesburg, Ohio / Sherwood Anderson

Post honen idazlea: Arantxa Arzamendi

Winesburg, Ohio
Sherwood Anderson
Joannes Jauregi itzultzailea
Erein eta Igela, 2022
301 or.
ISBN 978-84-9109-827-0

Sherwood Anderson idazlearen Winesburg, Ohio liburua izango da mintzagaia ekainaren 6an, asteartea, arratsaldeko 19:00etan Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretoan (San Jeronimo kalean), Iñigo Aranbarri gidatzailearekin izango den solasaldian.

Gehiago irakurri

Joao, Paloma González Rubio

Joao, Paloma González Rubio

Ibaizabal, 2022

192 or.

ISBN 9788413700557

Joao, Txanel ezizena duen eta itsasoan bizi den gaztea dugu.

Ez da protagonista bakarra baina, Meltemi bere itsasontziak ere indar handia du kontakizunean. Bertan bizi baitira Joao eta bere ama Belem. Munduan zehar nabigatzen dute eta aldirik behin kostaldera hurbiltzen dira atseden hartzera, beste hainbat gauzen artean.

2019ko Alandar sariaren lan irabazlea da liburu hau. Merezitako saria inondik inora.

Gehiago irakurri

Saint-Elme 1, Serge Lehman, Frederik Peeters

Saint-Elme 1, Serge Lehman, Frederik Peeters
Astiberri, 2022
160 orr.
ISBN 9788418909689


Cicely, Twin Peaks, Fargo, Springwood eta Obaba, besteak beste, gauza bat dute amankomunean: Ez dira existitzen. Ez behinik behin mundu errealean. Aitzitik, giza adimenaren sorkuntza baino ez dira, eta hala ere (edo kasik horrexegatik) lortu dute gure geografia sentimentalaren parte eta mugarri izatera. Batzuk, geografia horren alde argitsuari dagokionez; besteak berriz, ilunari. Are gehiago, esango nuke azken horiek gure ametsik gaiztoenen marku paregabe izatera iritsi direla (ez dut zehaztuko zeintzuk). Bada, zorionez unibertsoa bezainbeste hedatzen den mapamundi imajinario horretan sortu zaigu beste geldialdi berri bat: Serge Lehmanek eta Frederik Peetersek asmatutako Saint-Elme misteriotsu bezain kezkagarria.

DK Irratiko “Ispilu Beltza” irratsaioan liburu honi buruzko gomendioa entzun dezakezue

Gehiago irakurri

Itzal itzela, Leire Bilbao

Itzal itzela, Leire Bilbao

Ilustrazioak: Yolanda Mosquera

Ikaselkar, 2022

28 or.

ISBN: 978-84-18410-43-7

Itzal itzela Leire Bilbao (Haur eta Gazte Literaturaren Euskadi Saria, 2017 eta 2022) idazleak eta Yolanda Mosquera (Literatura lanaren Ilustrazioaren Euskadi Saria, 2018) ilustratzaileak sortu duten album liburua da. Bost urtetik gorako haurrentzat zuzendua dago eta uda girora garamatza.

Gehiago irakurri