Elkar, 2024.
179 or.
ISBN 978-84-1360-353-7
12 urtetik aurrera
Izenburua gozoa daraman arren, istorio garratza kontatzen digu Gaizka Arostegik Txokolat izeneko liburu honetan. Euskal Herriko iparraldean kokatzen da istorio hori, eta Sara izeneko gazte judutarra da protagonista. 1944 urtean Sarak Baionatik ihes egin behar izan du nazien atzaparretan ez erortzeko. Ihesaldi horretan, hainbat lagun topatuko ditu ibilbidean bere helburua betetzen lagunduko diotenak, Donostiara iristea, hain zuzen ere.

