24

Eka / 2016

Liburutegi publikoa, etorkizuna datorren bitartean

Autorea: arantza

biblioteca publicaLiburutegiei buruzko blog honetan, ezin falta zen hemen iaz argitaratutako Fernando Juárez-Urquijoren liburua (2015). Egilea Muskiz-Bizkaiko liburuzain ezaguna da. Liburutegian programa informatikoak eta sare sozialak ezartzeko daukan jarrera berritzaileak liburuzain urduria bihurtu du eta haren iritzia, harekin bat etorri edo ez, kontuan hartzen da.

Berrikuntzarekin daukan konpromisoa dela eta, Fernando Juárez-Urquijo beharrezko pertsonaia da liburutegien arloan.

Fernando Juárezen liburuak izenburu hau du:” La biblioteca pública: mientras llega el futuro” eta, batez ere, gure arlora zuzentzen da. Izan ere, liburua gure arloari buruzkoa da.<Nosotros> deitutako atalak gogorarazten digu gure lanbidea egokitu egin behar dela bizi dugun informazio eta teknologia testuinguru berriaren beharrizanei aurre egiteko. Gomendatzen digu informazioaren inguruan plantak ez egiteko eta autokritikari heltzeko.

Geldirik geratzeko gure joerari kritika egin arren, egileak gure lanbidea zilegitzat dauka inondik ere, batez ere beste arlo batzuetan batzuek benetan beharrezkoa ote den justu zalantzan jarri dutenean. Egileak animatu egiten gaitu mehatxu teknologikoak aukeratzat hartzera, animatzen gaitu puntakoak ez izanagatik teknologiak ez alboratzera, utz dezagun “egoa” eta aitor dezagun arlo batzuetan beste batzuek gehiago dakitela.

Liburu hau ez da bibliotekonomiari buruzko tratatu bat, ez ditu eredu zehatz batzuk ematen, ez zaigu esaten etorkizuna etorri bitartean zer egin, etorkizuna ere hemen da eta.

Liburuzainak aldaketaren alde akuilatzeko liburua da.

Egileak gogorarazten digu “gaitasun digital berriak eskuratu behar ditugu[la]; imajinatzen duzu komunikazio digitala, lidergo partekatua, sareen eta komunitateen kudeaketa, lankidetza-gaitasunak eta etengabeko ikasketa”.“Ezagutza tradizionalak beharrezkoak dira, baina ez nahikoak, eta esperientzien transmisio-katean zailduta egotea ez da dagoeneko aldekotasun bat”.

Azken puntu honekin ezin bat etorri, nire iritziz, zailduta egotea beti izango baita balio bat. Profil berriak osagarri izango zaizkigu, baina ez da nahikoa izango teknologoa izatea.Nire iritziz, zailduta egotea, esperientzia, umiltasuna, aldekotasun bat dira, betiko gainera. Ez nahastu, ordea, higiezina izatea eta zailduta egotea.

Liburuak eguneroko bidean une batez gelditzen laguntzen digu, eta Unibertsitatean ikasi genuena egiten jarraitu behar ote dugun galdetzen, ez ote diogun lanbide honi eta ematen diogun zerbitzuari itzuli bat eman behar.

Liburua irakurterraza da, titularrak balira bezala irakur daiteke, esango nuke ia hitz egin bezala idatzi duela. Beharrezko liburua da, zirikagarri zaigu batzuetan, baina batez ere liburuzain-lanbidean animatzeko eta aitortzeko liburua da.Fernado Juárezek herriaren liburuzaintzat dauka bere burua, eta giza faktorea aldarrikatzen du etorkizunean liburutegiak arrakasta izan dezan.

VI. Bibliotecas y municipio topaketa

Fernando Juárezen liburuaren edukiaz guztiz bestelakoak izan ziren iazko azaroan Madrilen egindako “VI. Bibliotecas y municipio topaketan” adierazi ziren gogoetak eta komunikazioak.Topaketaren goiburua, hauxe: Redefiniendo la biblioteca en la ciudad.

Hamar urte betetzen ziren topaketa hauek hasi zirenetik, eta Jordi Permanyer-i eskatu zitzaion sarrera bat egin zezala. Bere hitzaldiaren izenburua, berriz, Una ciudad, una biblioteca : el modelo de la biblioteca urbana en red.  Hor nolabait esan zigun hamar urte honetan Espainian autonomia-erkidego guztietan liburutegiak eraiki diren arren, beharrezkoa dela artean ere sare-lana aldarrikatzea eta “sare” eta “liburutegi-sistema”ren arteko nahasmena saihestea.

Batez ere hiri barruko sareei erreparatzen dio. Dioenez, “liburutegi-sistema ugari diseinatu eta ezarri dira, baina liburutegi-sare gutxik lan egiten dute elkarrekin txirikordatuta, sarean”; “hiri barruko sareez hitz egin ahal izateko oinarrizko printzipioak dira ‘plangintza eta ekipamenduak’, ‘eredu bakarra eta partekatua’, estrategia bateratua, zerbitzu-eskaintzak, efizientzia ekonomikoa.  Aitortzen dut inbidia sanoa izan diodala beti Bartzelonako liburutegi-zerbitzuen plangintzari.

Bi liburu hauek lagungarriak liburutegi publikoa hobeto ulertzeko

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude