Harremanetarako |
  • Euskera
  • Español
  • Blog lagunak

Katalogoa

30

Mai / 2012

Liburutegien katalogo berria, 2.0 edo katalogo soziala

Autorea: arantza

VUFIND kode irekiko software-an eginiko katalogo berria estreinatu dugu. Pozarren gaude. Erabiltzaile gehienek jasotako inpresioak positiboak dira. Nik nire talde osoa zoriondu nahi dut  bainan batez ere: Asier Cecilia, Donostia Kulturako informatikaria eta Ana Arbizu, Unitate Teknikoko arduraduna. Ez dut ahaztu nahi Josu Moreno, Scanbit-eko informatikaria. Horien guztien laguntza ezinbestekoa izan da testeoa egiterakoan.

 O,Reilly-k betaren betiko terminoa onartzen duenean, bereganatzen du, Web zerbitzua ez dela inoiz osatua izango, denen aportazioei esker, beti osatzen joango dela. Beraz , eman ditzagun ideiak eta kritikak, baina, mesedez, beti ere eraikiorrak. Adimen kolektiboan sinetsi nahi dut!

Zer irabazi dugu VUFINDekin?

VUfind-ek gaur egungo zenbait joera bateratzen ditu. Programa askea edo librea da. Ohiko katalogoari irtenbidea ematen dio, liburutegi kudeaketaren sistema integratua manten baitaiteke. “Third part solution” bezala ere izendatu dute. Aquabrowser baino merkeagoa da. Aquabrowser erabiltzen dute  Bilboko liburutegi sarean eta Koldo Mitxelenan. Oso tresna interesgarria da. Konparatzeko aukera duzue!.
Diseinua hobetu dugu, emaitzen aurkezpena ere, halaber, informazioaren antolaketa talde edota aldeen bidez. Liburuen azalak ikus daitezke, Amazon web services-ek. Librarything, Google eta Openlibrary-tik  errekuperatzen ditugu dohainik.

Oraingoz ezinezkoa da DVD eta disken azalak lortzea.
Katalogoa lau hizkuntzatan dago. URL iraunkorra dugu. Dagoeneko ez dago arazorik nire blogetik erregistrora heltzeko. “Time out” delakoa, hau da, saioa amaitu zaizu, iraganeko kontua da.

Vufinden bertsioa euskaraz komunitatearen eskura jarri dugu. Komunitatea sortzen ari da programa honen inguruan, banaketa zerrenda, informazio guztia biltzen duen wikia, instalazioen zerrenda etab. Villlanova Unibertsitateak sorturiko produktua da Vufind.

Eta erabiltzailea ?

Erabiltzaileak badu bere zerrendak sortzea, sare sozialetara erregistroak bidaltzea, erabilienak gordetzea… Badauka ere, dokumentuak etiketatzeko aukera; hau da, dokumentuei etiketak, tag-ak edota hitzen bidez, gaia edo edukia ezar  diezaiokezue. Halaber,  dokumentuari  buruzko iruzkin publiko edo pribatuak egin ditzakezue. Horretarako gure liburutegietako bazkide izan behar da.
Bilaketa egiterakoan liburua zenbatetan hartu duten ez jakitearen hutsunea izango duzu, halaber, ezin jakitearena gustokoenen artean zein postutan dagoen. Baina, badirudi, 2.0 bertsioak aukera horiek ere emango dituela.

Has zaitezte etiketatzen
Opac2.0 edo soziala deritzogun kontzeptua ulertzeko, irakur ezazue Didac Margaix-Armal.

Bilboko Alhondigak, antolatutako, datorren ekainaren 27-29ko,   ihardunaldi profesionaletan” Liburutegiak beti betiko espazioak, ebookaren eta gizarte sareen erronkaren aurrean” parte hartuko dut, eta katalogo 2.0ari buruz hitzegiteko aukera izango dugu.

 

Publicado en Katalogoa, Teknologia Deja una respuesta

22

Ira / 2011

OPAC berria liburutegi sarerako VUFIND

Autorea: arantza

Liburutegien “opac” edo sare-katalogoa, gure bilduma, liburu, diska, DVD aldizkari eta egunkarien zerrenda kontsultatzeko sarrera da, gure erakusleihoa, gure irudia. Gero eta ugariagoak dira liburutegitik at egiten diren kontsultak katalogora.  Gaur egun gure katalogoa LIBRIVISION da eta bere ordez VUFIND sare irekiko tresna jarriko dugu gure sarean. Ohiko opac-ak baino osoagoa da eta gure liburutegi kudeaketa sistemaren barruan erabil daiteke.

Liburutegi-automatizazioaren ADLUG 30.kongresuan egon berriak gara, Valentzian irailaren 14tik 16ra bitartean eta jakin dugu dagoeneko gure inguruko bi liburutegietan jarri dutela: ARTIUM  eta Antso Jakindun Fundazioaren liburutegian.

Gehiago irakurri

Publicado en Katalogoa, Teknologia Deja una respuesta

Arantza Urkia naiz, Donostia Kulturako liburutegien sareko zuzendaria. Blog honetan nire gogoetak idatziko ditut, bereziki iburutegi munduko berrikuntzak eta teknologia berriak irakurketa eta liburuetan duten eraginaz arituko naiz.

Harpidetza

Kategoriak

  • Blog
  • Cultura
  • Formakuntza-Formación
  • Irakurketa-Lectura
  • Katalogoa
  • Librerías
  • Liburuak
  • Liburutegiak-Bibliotecas
  • Liburutegiak-Bibliotecas-jarduerak
  • LIburutegiaren eguna
  • Teknologia

Etiketak

Alberto Manguel Amazon aniversario Arquitectura aurkezpena Bernardo Atxaga berrikuntza liburutegietan Biblioteca Municipal Central San Sebastián bibliotecarias Bibliotecarios Bibliotecas bibliotecas en las playas Biblioterapia Clubes de lectura Digitalización Digitalizazioa Donostia Donostiako liburutegiak Eguzkiteka Euskadi Francia frantses literatura gizarte digitala innovación en bibliotecas irakurketa Irakurketa klubak katalogo Kontxa Hondartzako liburutegia Lectura digital librerías liburu liburudendak Liburutegiak liburutegi pribatuak liburutegi publikoak liburuzainak literatura medios de comunicación Opac Paris redes sociales sare sozialak Udal liburutegien sarea Vufind Wikipedia

Artxiboak


Donostia Kultura 2022 © copyright

Lege oharra