15

Ira / 2017

Atsegin handia da, Kontxako hondartzan, Eguzkitekan irakurtzea

Autorea:

Eguzkiteka en agosto 12 13  15Joan den abuztuaren 31n itxi genuen Kontxako hondartzako liburutegia, Eguzkiteka. Blog honetan, uztaileko postean, honako hauen inguruan hitz egin nizuen: hondartzan eremu berri hau irekitzea, altzarien ezaugarriak, liburuki kopurua, ordutegia, kontsulta zitekeen prentsa eta ipuinaren ordua (egunero 17etan). Ez ditut datuak errepikatuko.

Orain, balantzea edo, hobe esanda, gogoeta txiki bat egiteko garaia da. Proiektu pilotua zen, berria hirian. Balantze bat gauza hotz bat da, zifrak jasotzen dira. Beraz, Eguzkitekaren lehen urte hau ixteko, nik nahiago dut nire inpresioak aditzera ematea, ekimen honen arrakastari buruz hitz egitea, Kontxako hegaletik igarotzen ziren guztien hain harrera positiboari buruz.

Uztailean ia egunero joan nintzen. Horregatik, jakin-minez bertara hurbildu zirenek zorionak eman zizkidaten pertsonalki. Informazio kanpaina gorabehera, askok kasualitate hutsez aurkitu zuten eremua. Zaila da liburutegien inguruko berriak ematea

Eguzkiteka en agosto

Eguzkiteka en agosto

Zifretan, ezin dira lehian aritu Donostiako udako beste ekitaldi batzuetako jarduera jendetsuekin. Eremua txikia da. Eguraldi onarekin (uda txarra izan dugu Kantauri aldean), eserleku guztiak bete egiten ziren. Aulki zuri guztiak okupatzen ziren. Guztira, 3.000 lagun baino gehiagok erabili dute liburutegi zerbitzua bi hilabete hauetan. Egiaz, ez dira bi hilabete ere izan, uztailaren 7an ireki baikenuen. Egun euritsuetan ere hurbildu dira gurasoak euren seme-alabekin ipuinaren orduan. Iparraldean, euria ari badu ere jendea hondartzara doa, hori bai, euritakoarekin.

Prentsa irakurketak arrakasta handia izan du.Tituluren bat bikoiztu eta ekonomistentzat Expansión egunkaria erosi behar izan genuen.Hondartzan ere, zenbaitek ekonomiaren berri izan nahi dute.

Mailegu zerbitzua, liburua toallara eramatea, ondo atera da. Eta esan beharra daukat atseginez harritu nauela pertsonen gizabideak. Ia ez dugu libururik galdu.Toalla gainean irakurtzeko 12 liburu mailegu egin ditugu batez beste.Ingelesezko liburu gehiago mailegatu ditugu frantsesezkoak baino, eta toallarako maileguak igo egin dira eguraldi onarekin.

Eguzkiteka en agosto

Liburutegi eremuan irakurtzeak oso harrera ona izan du. Erabiltzaile batzuk egunero etortzen ziren liburu bera irakurtzera hura amaitu arte.Ez zuten etxera eraman nahi.Gogorarazten dizuet liburutegiak irekita daudela ohiko mailegurako.Erabiltzaile horiek itsasoari begira irakurri nahi zuten.Liburutegi asko daude hondartzetan, parkeetan, igerilekuetan; baina, batek ere ez ditu Eguzkitekak duen ikuspegia: Kontxako badiaren esparru paregabea, Santa Klara uhartearekin.

Kontxa Hondartzako liburutegia. San Sebastián, Donostia

Kontxa Hondartzako liburutegia. San Sebastián, Donostia

Gure erabiltzaileen herenak turistak edo egun bateko bisitariak izan dira. Beste heren batzuk probintziako herrietatik etorri dira, baina gehienak donostiarrak izan dira.Haur bezainbat heldu izan ditugu.Ipuinaren ordura, arratsaldez, familia publikoa hurbiltzen zen.

Irudiek eta argazkiek ez diote justizia egiten Eguzkiteka hondartza liburutegiari. Eremu horretan zaila da argazki onak egitea.Abuztuko argazki batzuk aukeratu ditut eta jasotako zorion mezuak transkribatzen dizkizuet, ezer aldatu gabe. Eguzkitekaren inguruko 41 zorion mezu jaso ditugu idatziz.

Jarraian, zorion mezuen eta iradokizunen erakusgarri txiki bat doakizue.Datorren urtean itzuliko gara, eta hobetzen saiatu ere.Hiri batzuetan, adibidez Tolosan, Garona ibaiko hondartza liburutegiari buruzko berariazko blog bat ere sortu dute.

Hau diote erabiltzaileek Eguzkitekaren inguruan:

“Oso gustuko dut liburutegi honetara etortzea”.

 “Zoriondu nahi nuke Eguzkiteka ekintza eta bereziki ipuin kontalaria seme-alabak pila gozatu dute eta”.

 “Ideia zoragarria iruditzen zaigu, oso berezia eta hezigarria.Aurrera eta segi honelako egitandiekin!!

 “Idatzi honen bidez adierazi nahi nuke, kultur ekimen honekin oso gustora nagoela. Literatura sustatzeko ideia bikaina irduitzen zaidala. “Ocio egokia bultzatzen duela osasuntsua. Bai liburutegiarekin, bai ipuin kontalariarekin pozik gaudela, bai ni bai nire familia. Hurrengo urtean ezartzeko eskaera nahi nizuen. Mila esker eta zorionak!”

Oso pozik egon naiz zerbitzu honekin.Beraz, niretzat zoragarria litzateke datorren urtean berriz ere jartzea,eta pertsona berberak berriro egotea, oso atseginak eta adeitsuak izan baitira.

 “Oso zerbitzu interesgarria. Ondo kokatuta Gidari liburuak edo zaintzaileak benetan atseginak. Eskerrik asko”.

“Oso ondo dago zerbitzu hau.Ongi legoke urrira arte irekita egotea”.

“Nire iradokizuna da ekimen hau errepikatzea eta luzatzea.Oso atsegina da itzaletan irakurtzea itsasoko haize gozoarekin.Eskerrik asko haurrak ere hartzen dituen irakurtzeko eremuak sustatzeagatik.“Eguzkiteka” asmatu duen taldearen gustua miresten dut.Badira gauzak Realarena izan edo ez izatetik, suetatik eta udako abestitik harantzago.Toki zoragarria!

Eguzkiteka en agosto

Eguzkiteka en agostoEguzkiteka en agosto

19

Uzt / 2017

Eguzkiteka : Kontxa hondartzako liburutegia

Autorea:

Eguzkiteka uztailak 18an, biblioteca de la Playa de la ConchaCuenta cuentos en la bilbioteca de la Playa de la Concha

Público adulto leyendo en la biblioteca de la Playa de la Concha

Udaran irakurketarako espazio berriak sortzea ez da Donostia Kulturak eta bere liburutegiek egiteke daukaten zeregin bat. Duela 20 urte, 1998tik urtero zabaldu dugu Urgull Mendiko liburutegi ikusgarria, gaur egun Damen Baterian kokatu dagoena.

Baina mendian egotea erabiltzaile batzuentzat ez da oso erakargarria eta Donostia Kulturak aurten Kontxa hondartzan zerbitzu berri bat sortzea proposatzen du. Eguzkiteka

Liburutegien mundu tradizionalean mugimendu ausarta bat zabaltzen ari da eta liburutegi zerbitzuak espazio berrietan zabaltzen ari dira. Lorategiak, parkeak, liburutegiek irakurketarako eskuratzen dituzte. Adibide ezagunena New York hiriarena da, UNI programarekin. Hiri osoko espazio irekietan irakurketa guneak sortu dira.

Hondartzan irakurtzea betidanik egin da udaran. Gogoratu behar dugu, Donostian, gaur egun diskoteka Bataplan dagoen tokian, orduko Donostiako Aurrezki Kutxa munizipalak, irekitzen zuela liburutegi bat bertan irakurtzeko.

Donostia Kulturako liburutegiek aurrerapauso bat eman dute eta hondartzara edo hondartzako paseora hurbildu dira. Erabiltzailearengana gerturatu dira, konfiantza eman diote eta liburuak mailegatzen dizkiote arauak ahaztuaz. Hiritarren gizatasunean sinesten dugu eta momentuz hondartzara eraman diren liburu guztiak ehunetik gora, bueltatu dira.  Erabiltzaileei datuak eskatzen diegu, baina karneta ez dugu eskatzen. Datuak  bereziki estatistikak jasotzeko eta zerbitzuak funtzionatu duen jakiteko.

Eguzkitekan

Erabilpena

Donostia Kulturak Hondartzako Liburutegia Kontxako hegalaren azpiko zirkuluerdi formako espazioan kokatu du. Hondartzatik begiratuaz Hondartzako Liburutegiak ezkerraldeko erdia hartuko luke, bataz beste 60 metro karratu dira gehi aldapa edo malda azpiko espazioa. Hondartzara doan eskailera libre geratzen da eta beti errespetatuaz hegalaren azpiko pasabidea.

Itxiera egitura ez da finkoa,  apalategi guztiak gurpilak dituzte eta baita ate irristailuak. Liburutegi mugikorra deitzen diote, erabiltzaileak. Ateak liburuak ez lurrera erortzeko eta “galerna” edo euria egiten badu, liburuak babesteko.

Ordutegiari dagokionez Eguzkiteka, Kontxa hondartzako liburutegia, astelehenetik igandera zabaltzen da,  goizeko 11:00etatik arratsaldeko 19:30ak bitartera.

Hegalaren azpiko zati horren itxiera kolore zuriko apalategi mugikorrekin egiten da. Gauero materiala jasotzen dugu eta gunearen ondoko gordailuan gordetzen dugu.

Apalategiez gain mahai mugikor txiki bat jarriko da Zerbitzuan dagoen liburutegiko pertsonalarentzat. Erabiltzaileentzat aulkiak eta  hiru mahai, prentsaa eta liburuak bertan jartzen ditugu.

Ipuinaren ordua maldaren azpiko gunean egiten ari gara.. Belar artifizialaren gainean esertzen dira haurrak oso gustora. Egunero arratsaldeko 5etan.

Kontxako hegal azpian itsasoari begira irakurtzen egon ahal izatea, benetako esperientzi erakargarria da.

Eguzkitekan irakurtzen- Leyendo en la biblioteca de la Playa de la Concha

FUNTS BIBLIOGRAFIKOAK

Aukeratutako liburuak egokiak  dira hondartzan irakurtzeko. Frantsesez, inglesez, euskeraz eta erderazko liburuak aurkituko ditugu. Baita umeentzako liburuak eta komikiak gazte eta helduentzat.. Guztira gutxi gorabehera 700 ale.

Haurrak eguzkitekan 

Comics

frantsesez

Irakurketa itsaoari begira, nobela bat berriro irakurri, gozatu komikiak irakurtzen, umeen liburuak eta album ederren orriak pasa edo Donostiari buruzko bilduma txikia kontsultatu posible izango da irakurgune honetan.

Aldizkariak eta eguneroko prentsa eskaintzen dugu. Guztira 40 izenburu.

Liburuak ahal dira eraman oihal zapira eta bertan irakurri. Eskatzen ditugu pertsonen datuak eta posta elektronikoa baina ez dugu txartelik eskatzen. Konfiantza daukagu jendearen portaeran.

Liburua itzuli behar da egunero, irakurgunea itxi baino lehen. Biharamunean jarraitu nahi badute irakurtzen liburu berdina orri markagailu bat ematen diegu, liburuaren orrialdea apuntatzeko.

ALdizkariak eta eguneroko prentsa bakarrik irakurriko dira irakurgunean.

Donostiara etortzeko asmoa baldin baduzue, bainu bat hartzera, ez ahaztu bisita txiki bat egiten, Kontxa hondartzako liburutegi berriari. Eguzkiteka du izena

Ipuin kontaketa- eguzkitekan uztailak15 Eguzkiteka uztailak 16

Playa de la Concha, día nublado

Eitbko bideoaren esteka