Harremanetarako |
  • Euskera
  • Español
  • Blog lagunak

Archivo de la etiqueta: katalogo

28

Aza / 2013

Amazon eta gizarte digitalaren mirabe berriak

Autorea: arantza

Ni beti izan naiz Amazonen mireslea. Zein azkar jasotzen diren eskaturiko dokumentuak, eraginkortasuna, pantailaren diseinua, marketina… Nik, hain zuzen, Kinddle bat daukat.

Donostiako Fnac liburudendara joan nintzen azkenengotarikoan, soziologia eremuan, ” Amazonen dominioak: infiltratu baten kontakizuna “ liburua aurkitu nuen; Jean Baptiste Malet kazetariak idatzia.
Liburuak zur eta lur utzi nau! Agian inozoa naizelako, eta ezin pentsa nezakeelako liburudenda batek, Amazon liburudenda zelakoan bainengoen, XXI. mendeko biltegi erraldoi baten moduan funtzioa zezakeenik. Irakurle-erosleak pantailan bitartez erosten du liburua, baina, zer dago atzean?

Atzean,  Amazonen biltegi logistikoak daude. Hangar edo lantegi handiak dira. Bertan Maoren agindupeko metodoen antzera egiten omen da lan. Konparazio hori ez da nirea, bertako langile batek esana, baizik. 1999ko azaroaren 25ean esaten zen Washington Posten argitaraturiko artikulu batean, ” Not all smiles inside Amazon” izenekoa.

“ Maoren China Komunistan bezala da. Etengabe komunitatearen alde lan egitera bultzatzen gaituzte. Ez baduzu egiten, zure familiaren aurka jar zaitzakete”

Amazonen esloganak kontzentrazio esparruetako “Arbeit macht frei” ( “Lanak aske egiten gaitu”) gogoarazten dit. Edota ,” Work hard, have fun, make history” , ” Egizu lan gogor, egizu dibertigarri, egizu historia”.

Jean Baptiste Malet Frantziako biltegi logistiko batean sartu zen, Montelimarrekoan (Dromen) hain zuzen ere. Liburuan bere esperientzia kontatzen du, zein sarbide proba egin zioten, formakuntza, gaueko txandak… Bost gaueko lan jarraitua egiten dute.

“Pickersen” lana deskribatzen du (apalategietatik dokumentuak hartzen dituzten langileak dira), lehertzeko modukoa omen da. Gauero hogei kilometroko ibilaldia egiten dute. Bi atsedenaldi dituzte: bat Amazonek ordaindua, bestea langileak berak.

Kanpokoekiko komunikazioa hain da zorrotza eta zehaztua enpresako 7. eranskinan, ezen euren esperientzia kontatzeko arriskua hartzen dutenek, kaleratuak izateko arriskua jartzen duten beren burua.
1995ean, Amazonen fundatzaileak, Jeff Bezosek, lantegia 40 metro karratuko eremuan zabaldu zuen. Gaur egun bi milioi metro karratu dituzte Amazon biltegiek, eta ehun milioi bezero baino gehiago.
Jezz Bezosi ez zaizkio liburuak axola; ezta liburuen merkatuaren etorkizun ekonomikoa ere. Bere helburua merkatu hori guztiz aldatzea da; fitxategien deskarga negozio bihurtzea. Bezosek dio paper-liburuak zaharkituak daudela. Ez dut auzian jarriko arrazoia duen ala ez; baina, argi dago berari etekinak ateratzea baino ez zaiola inporta; ondorioz, nik,  ez nuke nahi hori lortzea langileen kontura, mirabe berrien kontura. Zertarako erosi du Washington Post egunkaria?

Amazonen lan irizpideak, teknika psikologikoetan oinarrituriko irizpide sofistikatuak dira. Lanaren gogorkeria onartzen delarik,  era berean nagusiei irakasten zaie lana dibertigarria bilakatzen. Goi mailako exekutibo horien lana da, neurri handi batean, langileentzat denbora pasa eta jokoak bilatzea, langileak nekea eta baldintza gogorrak gaindi ditzaten.

Biziki aholkatzen dizuet liburua. Agian, dagoeneko jabetzen zineten zertan zetzan liburudenda horretan erostea; ni ez. Langabeziak ez du dena onargarri bihurtu behar. Eta onartezina da politikariek hirietako liburu denda independienteak babestu eta lagundu ordez, enpresa horiei ateak irekitzea; eta, bide batez: ordaintzen ote dituzte denda txikiek adina zerga?

BESTE EDOZEIN SALGAI BEZALAKOA AL DA LIBURUA?

Jeff Bezosen iritziz bai, noski. Nire ustez, ez. Liburutik atera dudan José Saramagoren aipamen batekin emango diot amaiera post honi.

“Liburuak saltzea eta liburu-saltzailea izatea ez da gauza bera. Edozeinek sal dezake liburu bat, bezeroak hala eskaturik; baina liburu-saltzailearen harremana bere liburuekiko, artzainarena bere ardiekin duenaren parekoa da. Haietatik bizi da, baina, batez ere, haientzat. Hau da, maite ditu. Liburu-saltzailea izatea da betirako maitemindua egotea bezala.

Gizarte digital honek baditu iluntasunak.

Publicado en Liburuak, Teknologia Deja una respuesta

22

Ira / 2011

OPAC berria liburutegi sarerako VUFIND

Autorea: arantza

Liburutegien “opac” edo sare-katalogoa, gure bilduma, liburu, diska, DVD aldizkari eta egunkarien zerrenda kontsultatzeko sarrera da, gure erakusleihoa, gure irudia. Gero eta ugariagoak dira liburutegitik at egiten diren kontsultak katalogora.  Gaur egun gure katalogoa LIBRIVISION da eta bere ordez VUFIND sare irekiko tresna jarriko dugu gure sarean. Ohiko opac-ak baino osoagoa da eta gure liburutegi kudeaketa sistemaren barruan erabil daiteke.

Liburutegi-automatizazioaren ADLUG 30.kongresuan egon berriak gara, Valentzian irailaren 14tik 16ra bitartean eta jakin dugu dagoeneko gure inguruko bi liburutegietan jarri dutela: ARTIUM  eta Antso Jakindun Fundazioaren liburutegian.

Gehiago irakurri

Publicado en Katalogoa, Teknologia 3 Respuestas

Arantza Urkia naiz, Donostia Kulturako liburutegien sareko zuzendaria. Blog honetan nire gogoetak idatziko ditut, bereziki iburutegi munduko berrikuntzak eta teknologia berriak irakurketa eta liburuetan duten eraginaz arituko naiz.

Harpidetza

Kategoriak

  • Blog
  • Cultura
  • Formakuntza-Formación
  • Irakurketa-Lectura
  • Katalogoa
  • Librerías
  • Liburuak
  • Liburutegiak-Bibliotecas
  • Liburutegiak-Bibliotecas-jarduerak
  • LIburutegiaren eguna
  • Teknologia

Etiketak

Alberto Manguel Amazon aniversario Arquitectura aurkezpena Bernardo Atxaga berrikuntza liburutegietan Biblioteca Municipal Central San Sebastián bibliotecarias Bibliotecarios Bibliotecas bibliotecas en las playas Biblioterapia Clubes de lectura Digitalización Digitalizazioa Donostia Donostiako liburutegiak Eguzkiteka Euskadi Francia frantses literatura gizarte digitala innovación en bibliotecas irakurketa Irakurketa klubak katalogo Kontxa Hondartzako liburutegia Lectura digital librerías liburu liburudendak Liburutegiak liburutegi pribatuak liburutegi publikoak liburuzainak literatura medios de comunicación Opac Paris redes sociales sare sozialak Udal liburutegien sarea Vufind Wikipedia

Artxiboak


Donostia Kultura 2021 © copyright

Lege oharra