30

Uzt / 2014

Zer dakigu Suomiko udal liburutegiei buruz?

Autorea:

Kathya Shhkylar en la Biblioteca Duque de Mandas

Kathya Shkylar, Entresse-ko liburuzaina, gure artean egon da bi hilabetez, martxotik ekainera. Liburutegi hori Espoo hirian dago, eta Finlandia HELMET liburutegi sarekoa da.

Kathyak, Grundtvig lifelong learning, visist and exchanges,( bizitza osorako formakuntza programa: bisitaldiak eta elkartrukeak) , diru laguntza eskatu zuen. Nik ez nuen horren berri, lotura bidaltzen dizuet, agian ingelesez ondo dakien batek interesa izango duelakoan, beti izaten baita aberasgarri bidaiatzea kanpoko errealitateak ezagutuz.
Hemen ibili den bitartean gure liburutegi guztiak ezagutu ditu: Koldo Mitxelenan egon da; Tabakalerako mediateka Arantza Mariskal zuzendariarekin; gure lan egiteko modua ezagutu du; eta, jakina bi hitzaldi eskeini dizkigu, bat beraien liburutegiari buruzkoa eta HELMET sareari buruzkoa, eta bestea, on-line zerbitzuaren funtzionamenduari buruz .

Azaletik, gehiegi sakondu du gabe, arituko naiz post honetan Finlandiako lan egiteko eraz gogoratzen ditudan zenbait zertzelada aipatuz. Informazioa osatu dut Parisen erosi nuen liburutik ateratakoarekin. Liburu horrek izena du: “ Les bibliothèques en Europe. organisation, projets  et perspectives”. Argitaletxea “Cercle de la librarie” Atal oso bat Eskandinabiako liburutegiei eskeintzen dio.

HELMET sarea

Helmet sarea, finlandieraz helmet hitzak perla esan nahi du. Helsinkiko metropoli gunean dago. Sare hori, zifratan: 900 langile, 17 milioi mailegu urtean, 16.5 milioi bisitari, horietatik 8,1 birtualak, eta 3.4 milioi dokumentu. Edozeinek daki zifrak biztanleriarekin lotu behar direla, bada, Finlandiak 2011n 5.4 milioi biztanle zituen. Ondorioz, datuen arabera, argi dago Finlandian liburutegiak izugarri erabiltzen direla.

Lehenago esan dudan bezala, Kathyak une honetan Espoon dagoen Entresse liburutegian egiten du lan. Une honetan diot, langileria mugikorra baita. Espook 260.000 biztanle ditu, oso herri hedatua da, distantziak handiak. Kathyak zioenez oso desberdina da lan egiteko era Espoon edo Helsinkin. Espoo logela-hiria omen da, ez du ez erdigunerik, ezta alde zaharrik ere.

Sarea, hamabost liburutegiz, bi liburu-busez eta lau liburu-txirrindaz osaturik dago. Kathya liburu-txirrindaz arduratzen da. Zerbitzu hori eguraldiaren araberakoa da. Zerbitzu hori berria da, joan den urtean zabaldu zen. Maileguak IPADen bitartez egiten dira.

Zerbitzuen marketina oso garrantzitsua da, Kathyak hain zuzen, marketin ikasketak ditu. Liburutegia hondartzara, parkera…eramaten dute, eta zerbitzu guztiak ondo azaltzen dituzte; marketin handia egiten da.

Entresse liburutegia merkatal gune batean dago kokatua. Hogeita bat langile dira behin betikoak; bertan jan daiteke; jarduera eta internet ikastaro guztiak bertako langileek ematen dituzte. Guztiek denetik egiten dute, nahiz eta badagoen nolabaiteko espezializazioa zenbait arlotan. Praktiketako langileak ere izaten dituzte.
Langileek jantzi berezia eramaten dute. Azken hori aipatzen dizuet, Donostia Kulturan antzeko zerbait proposatu zelako, eta hain txarra izan zen harrera, non txaleko bat eramatea ere, langileak ezagutarazteko, ez baitzen onartu.

Bi dira hizkuntza ofizialak, finlandiera eta suediera. Kathya errusiar jatorrikoa da, eta biak Hitz egiten ditu.
Espooko biztanleriaren %81ek ohiko du liburutegira joatea. %92ren arabera liburutegiak ongi antolatuak daude; %2k kontrako iritzia du. Zer esan dezakegu datu horiei buruz?
On-line zerbitzuak.

Kathyari on-line zerbitzuari buruz bigarren hitzaldi bat emateko eskatu genion. Berak esan zigun ez zela horretan aditua. Horregatik, bidali dizkigu zerbitzu horietaz arduratzen direnen helbideak. Oporretatik itzultzean harremanetan jartzeko asmoa dut.

Zerbitzu birtualak, berez, HELMET sare osoarentzat dira. Streaming moduan egin dezakezu kontsulta zenbait kasutan, beste batzuetan, berriz liburuak, filmak, hizkuntza ikastaroak, aldizkariak edota musika maileguan eraman ditzakezu.

Gaiaren arabera, bideoak, musika…, plataforma bat edo bestea erabiltzen dute. Kathyak, Ellislibrary, Overdrive, Press Display, Zinio, Epress, Naxos Music…aipatu zituen. Maiz aldatzen omen dituzte zerbitzu birtualen kontratu eta hornitzaileak.

Erabilera handia daukate plataformak. Joan den urtean 339.000 on-line mailegu egin ziren, eta 8,1 milioi bisitari web birtualean.
Lotura eransten dizuet, nahiko argia delako eta zerbitzu guztiak biltzen dituelako. Erabiltzaileen formakuntza zuen garrantzia azpimarratu zuen, eta era berean, nabarmendu zuzeneko zerbitzuko erabiltzaileek eta birtualekoek ez zutela profil bera.

Finantzaketa eta arkitektura

Finlandian liburutegi publikoak oinarrizko udal zerbitzutzat hartzen dira. Ondorioz, haien finantzaketa Estatuaren eta udaletxearen artean banatzen da: %40 / %60, hurrenkera horretan. Euskadin, aldiz, Jaurlaritzaren emana %10 da, Donostiako kasuan,  eta udaletxearena %90. Dena den, ehunekoak aldatuko dira liburu elektronikoen mailegua
jartzerakoan.

Iparraldeko Europako liburutegien arkitekturak arreta erakartzen du. Oso egungoa eta funtzionala da. Finlandian beti aipatzen dute eredu moduan Tampereko liburutegia, txori handi bat irudikatzen du. Liburutegiak Meltso izena du eta ospe handiko arkitekto batek egin zuen: Reima Pietila. Lurralde horietan liburutegiei garrantzia handia ematen zaie, jakinduriaren tenplu baitira, eta horregatik sona handiko arkitektoek eraiki ohi dituzte.

Kathyaren egonaldiak begiak ireki dizkigu. Zein gutxi dakigun, nik bederen, beste liburutegiei buruz eta oro har beste lurraldeen historia eta kulturari buruz konturatzen gara.

Finlandiako liburutegiei buruz zertzelada hauek amaitzeko, Ilka Makinen XX. Mendeko Finlandiako liburutegien bibliografia aholkatu behar dizuet.

31

Mar / 2014

Liburutegiak lagun

Autorea:

Bidalketa honetan lurralde eta nazioen liburutegien arteko harreman eta proiektuei buruz arituko naiz: liburutegien arteko senidetzeak, liburutegietako langileen egonaldiak atzerrian… etab. Beste liburutegietan nola egiten duten lan jakitea eta halaber egitarau eta proiektu bateratuak egitea oso aberasgarria izan daiteke.

Hau guztia, hilabete honetan egin diren hiru jardueren harira dator.

Lehenengoa izan da Iparraldeko liburuzainen bisitaldia Donostiako Haur liburutegi Nagusira.

Bigarrena, gure liburutegi sareko bi liburutegien senidetzea. Hain zuzen Intxaurrondo, Amara( Ernest Lluch) eta Taradelleko liburutegien arteko senidetzea.

Eta, azkenik, liburutegi nagusian burutuko den egonaldi profesionala, martxoaren 17tik ekaina bitartean. Ekateryna Shkyler etorri da,
Finlandiako Entresse Librarykoa da. Azken horretaz, hurrengo bidalketa batean
arituko naiz.

Iparraldeko liburuzainen bisitaldia.
Martxoaren 6an, Iparraldeko liburuzain talde batek egin zigun bisita. Maia Etchandyren bitartez adostu zen, bera baita Euskal Kultura Erakundearen eta bertako elkarte eta taldeen arteko bitartekaria. Besteak beste, Baionako Mediatekakoak, Miarritzekoak, Donibane Garazikoak, Uztaritzekoak eta Pauekoak etorri ziren.

Elena Oregi lankideak, Haur liburutegi Nagusiko arduradunak, egin zien harrera euskaraz eta frantsesez; Maia Etchandyk eta nik neuk ere laguntzen saiatu ginen.

Zuetako gehiengoarentzat Ustaritzeko Euskal Kultura Erakundea erabat ezezaguna izango delakoan, zertan aritzen diren gogoaraztea egokia deritzot. 1990ean sortu zen euskara eta euskal kulturaren alde jarduteko xedeaz, eta zenbait erakunde publikoen laguntzaz: Frantziar Komunikabide eta Kultura Ministerioa,  Akitaniako Eskualde Kontseilua, eta euskal kulturaren aldeko udalen bilkura ( Iparraldeko 146 udal), eta azkenik, Eusko Jaurlaritza.

Haien helburuetako bat da euskal kultura bultzatzea eta zabaltzea. Horrela, euskal kultura zabaltze eta hedatzearen alde lan egiten dute, sormen lana indartuz.

Iparraldean euskal kultura indartzen duten Mediateka garrantzitsuak daude, eta haiekiko harremana suspertzea beti interesgarria iruditu zaigu. Haiengana joateko asmoa dugu.

Liburutegitik liburutegira, herrialdetik herrialdera proiektua.

Eva Leuco Sánchez, Taradelleko Antoni Pladevall i Font Liburutegiko arduradunak,  proiektu horretan parte hartzeko proposamena eskaini zigun urtea hasieran.

2011n ekin zioten proiektu horri, beste herrialdeetako egoera ezagutzeko, eta era berean liburutegien bidaia, xendazaletasuna eta mendizaletasun arloa bultzatzeko.

Joan den urteetan senidetze proiektua Eskozia (2011 urtea), Proventza (2012. urtea) eta Portugali (2013 urtea) eskaini diote.
Proiektua xumea da. Martxoa eta urria bitartean, proiektuan parte hartzen duten liburutegiek aukeratutako kulturari jardunaldiren bat eskaintzen diote. Liburutegiaren aurrekontu eta denborarekin bat egiten du. Amara eta Intxaurrondoko liburutegiak dagoeneko horretan ari dira.

Adibide gisa, Intxaurrondo Liburutegiak apirilean,Ibiltarien astean“, irakurketa gida egingo du. Kataluniako xendazaletasuna eta mendizaletasunaren liburuak aukeratuz. Urriko literatur solasaldian “Enrique Vila Matas”  kataluniako idazlea irakurriko dute.

Amarako Liburutegiak, “Narratzaileen txokoan Kataluniako ipuinak kontatuko dituzte. Literatur solasaldian Juan Marsé-ren “Ametsen kaligrafia” liburua irakurriko dute eta Salvador Espriu poeta katalana ere gogoan izango dute.

Liburutegien arteko elkar laguntza ohikoa eta betikoa da, eta argi dugu asko ikasten dela besteena ezagutzeko bidaiengan, eta langileen arteko harremanen bide. Besteren batean ere aipatu dut: birtualak zuzena balioesten du. Ez dago erkatzerik gizakien arteko harreman zuzena, birtualarekin. Nire belaunaldikoek, bederen, hala sentitzen dugu. Kataluniako gure kideak irailean etortzeko asmoa dute.

 

 

 

 

 

 

 

 

29

Urt / 2014

Euskadiko artxibo eta liburutegiak. Elkarlanean jardungo dugu?

Autorea:

Uniendo fuerzas, archivos y bibliotecasLankidetza hitzak berak mesfidantza sortzen didan arren, “Indarrak batzen. Artxibo eta liburutegiak elkarlanean herritarren zerbitzura “ izeneko jardunaldi batean parte hartuz hasi dut nire lan-urtea. Bilbon burutu da, urtarrilaren 15ean, Euskadiko artxibozain, dokumentalista eta liburuzainen Elkarteak antolatua.

Uniendo fuerzas, archivos, bibliotecas y museosHelburua zen, gizartearen eta hiritarren beharrei erantzunez, ekonomikoki sustengarria den zenbait lankidetza ereduri buruz  hausnarketa egitea. Helburu  handinahiki deritzot, kontuan hartzen badugu, Euskadiko liburutegien 2007/11 Legearen arabera lankidetza duela ardatz Euskadiko liburutegien antolaketak, eta ez gaudela batere antolatuak… Honela dio:

Legeak egituraren oinarri gisa lankidetza printzipioa ezartzen du” “Euskadiko liburutegi sareak, lankidetza harremanak direla medio liburutegi zerbitzu egokia eskaini behar duen erakunde multzoa izan behar du.”

Gehiegikeriatan erori gabe, lasai asko esan dezakegu, liburutegi publikoen eta Alduendien liburutegien arteko lankidetza borondate kontu hutsa baino ez dela; legeak ez du ezertara behartzen.
Hori horrela bada liburutegien artean, artxibo eta liburutegien arteko lankidetzan sinistea, fede kontua da; hots, mirarietan sisnistea da.

JARDUNALDIA

Nire zalantzak, hogei  lan urtetan elikatuak…, alde batera utzita, jardunaldia oso interesgarria eta ondo antolatua izan zela esan behar dut. ALDEE zoriondu behar dut, artxibozainekin eta liburuzainekin antolatzea zerbait zaila baita. Diru eskasiak elkarlanera bultzatuko al gaitu?

Zenbait eredu aipatu zituzten: Canadan, Portugalen… Euskadiko Liburutegien egoera ere aipatu zen… Dauden ereduak apurtzeaz hitz egin zen, arauen beharrez, aurreiritziak apurtzeaz, teknologia berrietan formakuntzaz, profesionalen ausardiaren beharra ..

Azpimarragarriak

Josean Muñozek, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburuordeak, Euskadiko Artxibo Nazional berriaz hitz egin zigun ( bertan ginen). Bilboko erdigunean dago, eta hiritarrentzat irekia izango delako asmoa dute. Artxiboek ez dute bakarrik izan behar profesionalen erabilerarako. Kultura Ondareak hiritar guztien eskura egon behar du.

Eusko Jaurlaritzak artxiboen legearen aldeko apostuaz, liburutegi sareak bateratzeaz eta ondarea herriaren eskura jartzeaz ere hitz egin zuen

Gloria Pérez Salmeronek azpimarratu zuen Liburutegi Nazionalaz ari garenean ez gaituela eraikinak kezkatu behar, bete beharko lituzkeen zerbitzu eta  funtzioak baizik. Antolaketa egitura berria aztertu beharko genukeela dio; ideiak berrikusi eta eguneratu. Hitzarmen eta arauen beharra aipatu zuen: politikariak lau urtean behin aldatzen dira, egitasmoek eta arauek idatziz jasota behar dute. Administrazioa gara.
Pedro Penteadok Portugalen esperientzia azaldu zigun. Eredua ondo aukeratzeak, planifikatzeak eta baliabide ekonomikoek duten garrantzia azpimarratu zuen. Artxibozainak  liburuzainek bereganatu beldur omen daude; eredurik eta baliabiderik izan ezean, lankidetzak kale egiten du. Hainbatetan Canadako lankidetza eredua aipatu zuen.

Julio Cerdaren parte hartzea filosofikoagoa izan zen. Berezitasuna eta desberdintasunaren beharrak eskaintza egiterakoan, aipatu zituen; halaber, artxiboen gardentasunenaz eta funtzionalitateaz demokraziaren berme izatekotan.

Ciro Lluecak, azkenik, bere lan bizitzaren errepasu bat egin zuen: udal artxiboetan, liburutegietan, Catalunyako Liburutegian, PADICAT proiektuan, gaur egun Filmotekan…lanpostu anitzetan ibilia da. Berak, eredu hibridoak artxibo eta liburutegien artean proposatu zituen. Zergatik ez elkartu Liburutegi eta Artxibo Nazionalak? Benetako eragozpena, bere ustez, arrazoi pertsonaletan datza. Bulegoetatik atera behar omen dugu.
Anabel Barroso,  Aldeeko ordezkariak amaiera eman zion ekitaldeari ondorioak bilduz eta lanean jarraitzeko asmoa adieraziz.
Moderatzaile gisa Antena 3ko Artxiboko Eugenio López de Quintana izan genuen.

Lankidetza, buruzagitzarako,  lan egiteko eta hausnartzeko era bat da. Eta gu lurralde bezala, ez gaude era horretara ohituak; errazago eta erosoago baita bakarkako lana. Lankidetzak akordidoak eta hitzarmenak behar ditu, bestela ez dago lankidetzarik.  Formula juridiko berriak aztertu eta Gloria Perezek esan zuen ausartak izateko, ez egoteko ixilik.

Bukatzeko, bertan aipatu ez zuten arren, nik Finlandiako, liburutegi nazionalaren eredua gustokoa dut. FINNAk,  Finlandiako artxibo, liburutegi eta museoen altxorrak biltzen ditu. 2012an sortu zen. Liburutegi Nazionalak, kode irekiko OPEN source software batean izan behar zuela oinarri zioen,  VUFIND hain zuzen ere. Ezaguna da guretzat, horixe erabiltzen baitugu, gure liburutegi sarean.

 

31

Urr / 2013

Nola agertzen gara sare sozialetan?

Autorea:

Javier Leiva en San SebastiánLiburutegiaren eguna ospatu berria dugu. Aurten zenbait elkarrizketa antolatu dugu, gaia zelarik: “Liburutegi publikoak: ondarera sarbidea” .

Hilaren 22an mahai inguru bat egin zen Euskal Herriko liburutegi digitalei buruz. Beste post batean jardungo dut horretaz. 24an, Asun Balzolaren munduari buruz aritu ginen, bere ondarea, bere ilustrazioak gordetzen ditugu gure Haur Liburutegi Nagusian.

Koldo Mitxelena, Tabakalera eta Udal liburutegien arteko elkarlana oso positiboa izan delakoan gaude. Bizikidetza bide berri on bati ekin diogu.
Halere, oraingo honetan nire asmoa Javier Leivaz hitz egitea da. Donostian egon da, urriaren 23an eta beti da aberrasgarria berari zuzenean entzutea, ez era birtualean. On line-eko gure famaz edo erreputazioaz mintzatzeko eskatu genion; hau da, nola agertzen gara sare sozialetan? Ze irudi ematen dugu?

On line ospearen kudeaketa” bere liburua abiapuntutzat hartuta, Javierrek hausnarketarako bidea ireki zigun: Nolakoa da gure irudia sarean? Nola kudeatu beharko genuke?

Hitzaldiaren lehenengo atalean sarean gutako bakoitzaren zenbat datu eta informazio dagoen gogorarazi zigun. Benetan ez omen garen jabetzen horretaz. Sarean esaten duguna, sarean jartzen ditugun argazkiak, gure bizimodua agerian uzten dute. Interpretagarriak diren datu ugari daude sarean. Adibide bezala bideo hau proposatu zigun ” Historiako aztirik hoberena”

Gutaz diotena ona edo txarra izango da, baina garrantzitsuena omen da argi izatea guk geuk igorri nahi dugun irudia. Probokatzaileak bagara, horren jakitun izan behar dugu.

Ez du axola enpresa handia, zuzendari edo liburuzain garen. Inportanteeena da erabakitzea zer nahi dugun islatu, zer etekin atera nahi dugun, eta azkenik ebaluatu eta neurtu. On line daukagun famak kezkatu behar gaitu, gure aurkezpen txartela da. Gure paperezko aurkezpen txartelen diseinua zaintzen bagenuen, era berean arreta berezia eskaini behar diogu sarean ematen dugun irudiari.
Javier Leivak gure estrategia prestatzen erakusten digu, eta baita gutaz sarean esaten dena entzuten ere.

Arlo pertsonalean oso inportantea da gure irudia sarean gure lan aukerak direla eta. Gazteek kontuan izan beharko lukete, lan bila hasten direnean, enpresetako kontratatzaileek sarea arakatuko dutela informazio bila. Ez dute bakarrik begiratuko nolakoak garen gu, baita zein diren gure lagunak ere.

Javierren hitzaldia streaming bidez Tabakalerako kanalean  eman zen, eta laster denen eskura izango da.

Post laburra dut gaurkoa, baina kale egitea baino hobe deritzot. Javierrek zioenez oso inportantea da irmotasuna edukiak sortzerakoan.

27

Mar / 2013

Wikipediarekin bueltaka

Autorea:

Taller de Wikipedia en la Biblioteca Central InfantilUrtarrilaren 25ean Donostian, Carmen Fenoll, Kataluniako Generalitateko liburutegiburuaren, eta Alex Hinojo “Glamwiki” proiektu katalanaren bultzatzailearen bisitaldiaz gozatzeko parada izan genuen.

Lehenengo saioa Udal liburutegiko Mandaseko Dukearen aretoan egin genuen. Fermín Lasala Colladok, Mandaseko Dukeak, Donostiako liburutegiari oparitu zion, bere biblioteka pertsonala eta liburuen artean Diderot eta D’ Alemberten Entziklopedia. Bitxia da Tomas Saorínek, “Wikipedia, Atik Wra“, bere liburuan aipatzen duen antzekotasuna, XVIII. mendeko proiektu horren  eta gaur egungo, Jimmy Walesen Wikipediaren artean. Bi egitasmoek kritika ugari jasoak; baliabide ekonomikoak eskuratzeko arazoak, kritikak isilarazteko ahaleginak, baina, azkenean garaile.

Tomas Saorínek aipatzen du ere, Philipp Bloomen “L’ Encyplopédie” saiakera bikaina.
Enziklopedia zaleek XVIII.mendean bazuten zer galtzerik: askatasuna.

Formakuntza tailerra.
Lehenengo saio horretan, tailer bat antolatzeko beharra sortu zen. Martxoaren 1ean egin dugu, Haur Liburutegi Nagusian. Alex Hinojok ondo asko azaldu digu wikipedian kolaboratzaile izatea, ez dela soilik artikuluak idaztea edo osatzea; hezkuntza eta  kultura erakundeek bere giza funtzioa bete dezakete, beraien baliabideen zati bat Wikipedia eraikitzeko emanez. Liburuzainok, artxiboko langileok, museo zaindariok, irakasleok…heziketa eta kultura bideratzaileak gareen heinean, badugu orain, kultura hedatzeko beste tresnarik.

Kolaboratzaile eremu ezagun bat GLAM izenekoa da. Akronimo hori Galleries,
Libraries, Archives and Museums hitzekin osatua da.

Zer egin dezakegu liburutegietan?

Wikimaratoiak. Jarduera honetan, wikipedista talde bat elkartzen da, normalean liburutegi batean, artikulu edota gai bat ahalik eta gehien osatzeko.
Wikimaratoiak egin izan dira Katalunian, Xabier Miserachs, Joan Miró eta Angeles Santos Torroellaen artikuluak osatzeko. Liburuzainok kalitatezko bibliografia eskaini eta wikilariek Internet konexio, mahai bat baino, ez dute behar.

Irudien askatzea. Wikipedia oso leku ikusgarria da, eta gero eta erakunde gehiagok hori ulertu dute eta haien bildumak eskuragarri egin nahi dituzte ahalik eta jende gehiagorentzat. Wikipediaren eremu honi, hau da, irudiena, Wikimedia Commons deritzo. Horko eduki guztiek Commons creative lizentzia dute, publikoak dira. Adibide bat ematearren: Víctor Balaguer Museo Liburutegiak bere pinakoteka osoa wikipedian eskegi zuen 2011n.

Testuen askatzea.
Zenbait museok, Picasso Museoak, Josep Pla Fundazioak…, eta liburutegiren batek, Palafrugellekoak esaterako, beraien legezko oharra aldatu dute, bere web orria Wikipediarekin bateragarria izan dadin. Modu honetara badago sortzerik artikulu ugari, aldez aurretik kaleratutakoak aprobetxatuz. Wikipediak erakundeetako ohiko webek baino askoz bisitari gehiago izan ohi dute.

Wikipedilari egoiliarra. Wikipediako editorea da eta denboraldi batean erakunde jakin batekin lan egiten du. Era berean wikipedian, argitaratzen ditu erakundeari dagozkion zenbait jakingai. Horrelakoen bitartez, zubiak eraikitzen dira editore taldeen eta kultur erakundeen artean. Alex Hinojo, adibidez, Picasso Museoko egoiliarra izan zen; Palafrugellekoak izan zuen wikilari egoiliarra ; halaber, British Museumak…

Lehiaketak Taldeak dinamizatzeko era egokia da. Alex Hinojok kontatu zigun British Museumek lehiaketa bat antolatu zuela, non berarien bildumari buruzko kalitate handieneko bost artikuluen egileek opari sorta bat jasoko baitzuten. Arrakasta izugarria izan omen zuen deialdiak.

Hezkuntza programak.
Badago kolaboratzerik maila desberdinetako hezkuntza erakundeekin. Katalunian eskoletan ari dira, baina Unibertsitatearekin ere egin daiteke. Ikasleei eskatzen zaie, haien lanak paperean edota power point batean egin ordez, wikipediako artikuluak eta gaiak osatuz hobetzea. Liburutegien ardura formakuntza eta bibliografia ematea litzateke. Irakasleak zuzenketa lana wikipedian bertan egingo luke.

Badago beste kolaborazio modurik, baina orain arte aipatutakoak badira nahiko adierazteko eremu berri honen erakargarritasuna. Donostiako liburuzainei iruditu zaigu, ezer antolatu aurretik formakuntza handiagoa behar dugula. Beraz, bide hori urratzear gaude, baina astiro-astiro joango gara.
Mediateka Tabakalera Euskal Wikipediarekin harremanetan jarria da eta martxoan egindako saioan gurekin izan genuen Jose Mari Sarasola, wikilaria.
Mediateka Tabakalerak edo beste euskal kultur erakunderen batek lekukoa hartuko duelakoan nago.

Ezin dut bukatu bidalketa, aholkatu gabe Tomás Saorínen liburua, oso argia eta etorkizunerako ideiak ematen digu.

06

Eka / 2012

Muskizeko liburutegiaren urteurrena

Autorea:

Ana Ruiz, Haur liburutegi Nagusiko liburuzainak idatzitako bidalketa.

Joan den maiatzaren 23an jardunaldi interesgarri batez gozatzeko aukera izan genuen, Muskizeko Liburutegiaren 25. urteurrena zela eta. Duela 23 urte bertako liburuzain
den Fernando Juarezek oso ekitaldi polita eta atsegina antolatu zuen.

Liburutegien munduan ezagunak diren zenbait aditu entzuteko aukera aparta izan genuen; Juárez bera, Jordi Serrano, eta José Antonio Merlo Vega, besteak beste.

Berez, ekitaldi egituratua zen, baina lagun arteko bilera bihurtu genuen. Kafea eta pasten artean, liburutegien egoera eta etorkizunari buruz hausnartu genuen: edukiak sortzeko beharraz, informazioa partekatzeaz, agerikoagoak agertzeaz, eta jarduerak antolatzeaz aritu ginen.

Ondorioz, uneren batean egoera ekomonikoa dela eta ezkortasuna azaleratu bazen ere, orokorrean pozik azaldu ginen, uste baitugu liburutegiek garrantzia handia dutela gaur egungo gizartean. Krisialdia eta murrizketak pairatzen ditugun arren, liburutegiek bitartekari lana egin behar dugu, eta erabiltzailearengana hurbildu, gizartean
hain egungoak diren baliabide digitalak eskuratuz.
Guztiok oso garbi genuen norantz abiatzen ginen. Baina, ea gai garen gure gogoa eta grina gizarteari transmititzeko.

ZorionaK Muskiz!

 Nire blogean parte hartzera konbidatu nuen nere lankidea Ana Ruiz bera Muskizen egon baitzen. Elena Oregirekin, Haur Liburutegi Nagusiko arduradunarekin.Jardunaldi horretako oihartzuna nire blogean zabaltzea, interesgarria iruditzen zait.

Bukatzeko  gomendiotxo bat irakurri ezazue Fernado Fuárezen txostena, ” Sare sozialen eboluzioa 2010ean” Anuario ThinkEPI, v. 5, or. 146-154

 

 

07

Mar / 2012

Emakume-liburuzainei buruzko topikoak

Autorea:

Donostiako udal liburutegien sarean dagoDonostiako liburudenda batean “Signatura 400” izeneko liburua aurkitu nuen. Gure liburutegi sarean ere eskura dezakezue. Eskaintzak eta izenburuak berak erakarri ninduten. Lehenengoak dio: ” Entretenimendurako idatzi hau opa diet, gizartean baino errazago liburutegietan beraien lekua aurkitzen duten guztiei”.
Baina, harira. Liburua gustuko izan dut, baina nolabait ere etsipendu nau. Sophie Divryren lehenengo liburua dugu honako hau. Bakarrizketa da, 106 orrialdeko bakarrizketa. Aipu interesgarri ugari aurki ditzakegu. Halaber, liburu eta liburutegiekiko maitasuna dario; haien iraupena eta tinko mantentzea aldaketa kulturalen aurrean erakusten du, eta Dewey sailkapenaren bidez jasotako ezagutza ere azaltzen da. Izenburuak sailkapen horri erreparatzen dio, 400. zenbakia hutsik baitago. Orokorrean, liburua erraz irakurtzen da, baina…

Islatzen duen emakume-liburuzainaren irudia ez zait gustatu. Protagonista 50 urte Donostiako Udal Liburutegien sareaingurukoa da. 25 urte daramatza lanbidean, eta horietatik gehienak probintzia liburutegi bateko biltegian.

Gure lanbidea ez da oso erakargarria. Topikoz josia dago: emakume-liburuzaina ordenatua da, asko irakurtzen du, noski; baina, gainera, liburutegiko bezeroez maitemintzen da!
Nik, 20 urte daramatzat lanbide honetan, eta konturatzen naiz, oraindik ez dugula gizartea geureganatu, ez gaituzte ulertzen, nolabait esateko.

 

 

Gehiago irakurri

05

Abe / 2011

Pariseko Munduko Kulturen Etxea

Autorea:


Frantziako Komunikabide eta Kultura Ministerioaren ardatzetako bat da munduko kultur eragile jendea Frantzian batzea, aldi baterako. Liburutegizainak, artistak, musikariak, museozainak,  kultur politika eragileak; dantza, artxibategi, patrimonio eta kultur eraikin adituak… biltzen dira.
Egitasmo honi, esaten diote “Programme Courants”. 1992an sortu zen eta Maison de Cultures de Monde-k kudeatzen du. Erakunde hori  Cherif Khaznadarrek 1982an sortu zuen. Gaur egun, Award Esberren zuzendaritzapean hogei lagunek jarduten dute lanean.

Gehiago irakurri