23

Ira / 2011

Liburutegi automatizazioaren 30. ADLUG kongresua

Autorea: arantza
ADLUG izenez ezagutzen dugun kongresua, AMICUS, liburutegietako kudeaketa sistemaren antolatzaile den nazioarteko erabiltzaile taldeak antolatzen du . Aurten, 30. urteurrena ospatu dugu. Erabiltzaile talde hau, aurreko DOBIS-LIBIS sistemaren oinordekoa da. Azken hau, Alemaniako Dordmund Unibertsitateak eta Belgikako Lovaina Unibertsitateak sortu zuten.
Aldaketa garaian gaude, hasierako nazioarteko erabiltzaile taldea murriztu baita, bakarrik  Espainiakoak eta Italiakoak geratzen dira. Gure inguruko beste erabiltzaile batzuek aukera berrietara jo dute; adibidez, Euskal Herriko Unibertsitatekoak MILLENIUM sistemara migratu dira, eta Oviedoko Unibertsitatekoak merkatua aztertzen ari dira. Liburutegietako kudeaketa sistema integratuen merkatua aldatzen hasi da, KOHA bezalako iturburu irekiko kode sistemak agertu direnetik. Horrela, erabiltzaile taldeak estatutuak aldatzea erabaki du, ondorioz, automatizazio eta digitalizazio zabalduriko talde bihurtuko delarik. Erakunde-erabiltzaileak berreskuratzea hurrengo helburuetako bat da. Datorren urteko kongresua erabakiorra izango da talde berri hau beste erakunde batzuen interesekoa den jakiteko.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude