VUFIND kode irekiko software-an eginiko katalogo berria estreinatu dugu. Pozarren gaude. Erabiltzaile gehienek jasotako inpresioak positiboak dira. Nik nire talde osoa zoriondu nahi dut bainan batez ere: Asier Cecilia, Donostia Kulturako informatikaria eta Ana Arbizu, Unitate Teknikoko arduraduna. Ez dut ahaztu nahi Josu Moreno, Scanbit-eko informatikaria. Horien guztien laguntza ezinbestekoa izan da testeoa egiterakoan.
O,Reilly-k betaren betiko terminoa onartzen duenean, bereganatzen du, Web zerbitzua ez dela inoiz osatua izango, denen aportazioei esker, beti osatzen joango dela. Beraz , eman ditzagun ideiak eta kritikak, baina, mesedez, beti ere eraikiorrak. Adimen kolektiboan sinetsi nahi dut!
Zer irabazi dugu VUFINDekin?
VUfind-ek gaur egungo zenbait joera bateratzen ditu. Programa askea edo librea da. Ohiko katalogoari irtenbidea ematen dio, liburutegi kudeaketaren sistema integratua manten baitaiteke. “Third part solution” bezala ere izendatu dute. Aquabrowser baino merkeagoa da. Aquabrowser erabiltzen dute Bilboko liburutegi sarean eta Koldo Mitxelenan. Oso tresna interesgarria da. Konparatzeko aukera duzue!.
Diseinua hobetu dugu, emaitzen aurkezpena ere, halaber, informazioaren antolaketa talde edota aldeen bidez. Liburuen azalak ikus daitezke, Amazon web services-ek. Librarything, Google eta Openlibrary-tik errekuperatzen ditugu dohainik.
Oraingoz ezinezkoa da DVD eta disken azalak lortzea.
Katalogoa lau hizkuntzatan dago. URL iraunkorra dugu. Dagoeneko ez dago arazorik nire blogetik erregistrora heltzeko. “Time out” delakoa, hau da, saioa amaitu zaizu, iraganeko kontua da.
Vufinden bertsioa euskaraz komunitatearen eskura jarri dugu. Komunitatea sortzen ari da programa honen inguruan, banaketa zerrenda, informazio guztia biltzen duen wikia, instalazioen zerrenda etab. Villlanova Unibertsitateak sorturiko produktua da Vufind.
Eta erabiltzailea ?
Has zaitezte etiketatzen
Opac2.0 edo soziala deritzogun kontzeptua ulertzeko, irakur ezazue Didac Margaix-Armal.
Bilboko Alhondigak, antolatutako, datorren ekainaren 27-29ko, ihardunaldi profesionaletan” Liburutegiak beti betiko espazioak, ebookaren eta gizarte sareen erronkaren aurrean” parte hartuko dut, eta katalogo 2.0ari buruz hitzegiteko aukera izango dugu.