05

Abe / 2011

Pariseko Munduko Kulturen Etxea

Autorea: Liburu dantza


Frantziako Komunikabide eta Kultura Ministerioaren ardatzetako bat da munduko kultur eragile jendea Frantzian batzea, aldi baterako. Liburutegizainak, artistak, musikariak, museozainak,  kultur politika eragileak; dantza, artxibategi, patrimonio eta kultur eraikin adituak… biltzen dira.
Egitasmo honi, esaten diote “Programme Courants”. 1992an sortu zen eta Maison de Cultures de Monde-k kudeatzen du. Erakunde hori  Cherif Khaznadarrek 1982an sortu zuen. Gaur egun, Award Esberren zuzendaritzapean hogei lagunek jarduten dute lanean.

Aurten, 2011n, apirila aldera egitasmo honetan parte hartzeko eskaera aurkeztu nuen, Bilboko Institutu Frantziarren bitartez, eta onartu ninduten. Bi baldintza dira ezinbestekoak onartua izateko: Kultur arloan arduradun edo zuzendari lanpostua betetzea; eta, frantsetsez ondo hitzegitea. Nere motibazioa azaldu nuen, hau da Liburutegi Nagusiaren beharra Donostian, Alderdi eder probisionala da eta…. Eredu bila joan naiz

Hiru asteko egonaldia izaten da. Aurten, azaroaren 14tik abenduaren 2ra izan da.
Egitarau orokorraren baitan zehatzago batzuk ere burutzen dira. Nirea, hain zuzen, Séjour Culture Bibliothèque izenekoa izan da. Beste batzuk dira: Ikus-entzunezko baliabideak liburutegietan, artxibategi zuzendaritzari buruzkoak, museoak, liburu eta argitalpenak, musikari buruzkoak, zinema eta kulturaren ekonomia eta finantziaketa. Azken hau, gaur egungo egoera kontuan izanik, interesgarria deritzot.
Denetara 112 lagun elkartu gara, jatorri askotarikoak: Brasilgoak, Afrika frankofonokoak, Txinatakoak, Europako Ekialdekoak, Hego Amerikakoak …
Lehenengo astean Estatu mailako kultur antolaketari buruz aritu gara, gai anitzeko mahai inguru eta hitzaldietan. Paris Hiri Antzokiko buruari eta Pierre Assouline idazle frantziarrari entzuteko aukera izan dugu, Azken honek oso blog interesgarria du: “Liburuaren errepublika”.
Bidaia eta bertako garraioa izan ezik, gastu guztiak Munduko Kultura Etxearen kontura dira. Eguneroko dietak ez dira oso altuak, baina  ez daude gaizki, apartotelean egoten garela kontuan harturik.
Donostiakultura zuzendari ohiaren bidez ezagutu nuen egitasmo honen berri eta bidalketa bat idaztea interesgarria iruditu zait.  Aurten ere deialadia luzatuko dute.

Munduko Kulturen Etxearen leloak dioen bezala: “Norbera bere burua baieztatuz unibertsal bihurtzen gara, aberats gaitezen gure ezberdintasunez

Los comentarios están cerrados.